Irungo eta Hondarribiako hotelek %58,6ko okupazioa eduki zuten 2011. urteko ekitaldian, Bidasoa Bizirik agentziaren arabera. Hiru puntu gehiagoko okupazioa izan zuten beraz, 2010eko urtearekin alderatuta. Hala, hoteletan lo egindako gau kopurua 2010 ur...
Allerru saskibaloi taldeak ezin izan zuen garaipenik lortu Zumarragara egindako bisitan. Aluminios Francisco Alberdi taldeak 76-69 gainditu zituen lezoarrak. Hiru partida daramatza Allerruk garaipenik lortu gabe. Sailkapeneko 11. postura jaitsi da tald...
Errenteria-Oreretako Dejabu panpin laborategiaren Gure bide galduak antzezlana saritu dute: Donostia Antzerki Saria eman diote. Epaimahaiaren arabera, sormen propioko lana dela izan dute kontuan, baita zuzendaritza lana eta soiltasuna ere. Izan ere, la...
Larunbatean egindako Stock Azokan La Perlarako hiru sarrera zozkatu zituzten (bina irabazleko), eta bi errenteriarrek eta pasaitar batek irabazi dituzte: Oreretako Maria Angeles Gil Robles eta Mari Paz Andoñok eta Pasaiako Juan Jose Moranek.
Bost lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak asteburuan Errenteria-Oreretan eta Andoainen (Gipuzkoa) heroina banatzea egotzita. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzaren arabera, 107 gramo heroina eta 21 gramo kokaina atzeman dizkiete bi etxebizitzatan ...
2011ko urriaren 29an, 1958an jaiotakoek euren eguna ospatzearekin batera, Gabonetako Loterian 10 euro jokatu zituzten. Hura tokatu, eta kopuru berarekin Erregeetako loteria jokatu zuten. Hori ere tokatu zitzaien, eta berriro zortea probatuko dute. Laru...
Aurtengo Zuhaitz Eguna Uzpuru inguruan antolatua zuen udalak, Zaria mendian, hain zuzen ere. Pasa den igandean izan zen. Goizeko hamarretan Doneztebe plazan jarrita zuten hitzordua, autobusez Kausorora igotzeko. Gero, handik oinez igo ziren zuhaitzak a...
Herrira bilguneak hartu du martxa pixkanaka, eta hirugarren bilera deitu du. Etzi izango da, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan. Presoen eta iheslarien alde lanean aritzeko herri bilgune irekia da herrira, eta herritar orok parte har dezake.
Euskal Herriko Mus Txapelketaren Lapurdiko finala jokatuko dute larunbatean, Xaia ostatuan, 15:00etatik goiti. Garat eta Lopez; Urrutia eta Ostolaza; eta, Aramendi eta Lafitte izan ziren Urruñako kanporaketan sailkatutakoak. Kanporaketa otsailaren hasieran jokatu zuten hamabi bikotek, Xaian bertan.
Alebin Mailako taldekako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten igandean Bekoerrota kiroldegian. Bertan, Lizeoko ikasle eta Donibane taldeko bi kidek urrezko domina lortu zuten: Maddi Lertxundik eta Lorea Etxabek, 34 eta 47 kiloz azpiko kategoriatan, hurre...
Amalatz talde feministak antolatuta, Emakumea Zineman erakustaldia egingo dute zortzigarrenez, bihartik hasita. Martxoko ostegun guztietan film emanaldia egingo dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etatik aurrera, bi euroren truke. Francois Ozon zuzendariaren Potiche, mujeres al poder filmarekin hasiko da emanaldi sorta bihar bertan. Euritakoen familia lantegia zuzendu beharko duen burgesiako emakume aberats baten istorioa kontatzen du filmak. Robert Pujol senarrak zorrotz zuzendu ditu ordura arte bai langileak eta baita emaztea eta seme-alabak ere. Martxoaren 15ean, hurrengoa Erakustaldiaren barruan emango duten bigarren lana, berriz, Nader y Simin, una separación izango da. Asghar Faradi zuzendariak 2011n Iranen egindako filmean, alaba bat duten senar-emazteen istorioa kontatzen du. Irandik joatea erabakiko dute Nader eta Siminek, bizitza hobearen bila. Siminek, hain zuzen, aitak alzheimerra duela jakingo du, eta orduan hura zaintzeko gelditzea erabakiko du. Naderrek dibortzioa eskatu baina lortuko ez duenez, gurasoen etxera joango da. Argentinan 2009an egindako Rompecabezas emango dute martxoaren 22an. Natalia Smirnoff zuzendariak Maria del Carmenen istorioa kontatzen du. Langile fina, zorrotza. 50 urte betetzerakoan ere, ingurukoei begira lan egingo du. Bere ondokoek, ordea, ez diote inolako garrantziarik ematen erakusten duen prestutasunari. Telmo Esnalen Urte berri on amona (Euskal Herria, 2011) filmarekin bukatuko dute emanaldi sorta. Komedia beltza da Esnalen filma, Mari amona berezi [...]
Arraztalo elkarteak hitzaldia antolatu du, Gaixotasun mentala: zer dio legeak? izenburupean. Honako gaiak jorratuko dituzte: ezgaitasuna, mendekotasuna, dependentzia, eskubideak, minusbaliak, laguntzak ekonomikoak… Hizlariak Myriam Goikoetxea eta...
Allerru saskibaloi taldeak ezin izan zuen garaipenik lortu Zumarragara egindako bisitan. Aluminios Francisco Alberdi taldeak 76-69 gainditu zituen lezoarrak. Hiru partida daramatza Allerruk garaipenik lortu gabe. Sailkapeneko 11. postura jaitsi da tald...
Azken asteetan Pasaian egin diren ustezko eraso sexisten salaketen harira, Pasaiako gobernu taldeak adierazpena plazaratu du. Lehenik eta behin, eraso salaketak jarri dituzten emakumeei zein euren senideei eta lagunei elkartasuna adierazi diete. Horrez...
Gipuzkoa Zero Zabor-i buruzko hitzaldia emango dute gaur arratsaldean Gezala Auditoriumean, 19:00etatik aurrera. Lurraldean ahalik eta zabor gutxien sortzeko taldeko kideek emango dute hitzaldia. Bertan, mugimendu horrek aurrera daraman lana azalduko dute. Horrela, Zero Zabor eredua zaborrentzako “irtenbidea” dela aldarrikatzen dute, hondakinen prebentzio eta birziklapenean neurri eraginkor eta errealak ezartzen baititu. Horri buruzko argibideak eman eta zalantzak argitu nahi dituztela jakinarazi dute. Zaborra “arazo” Gipuzkoa Zero Zabor taldearentzat «arazoa» da gaur egun hondakinena: “Urtean 400.000 tona hondakin sortzen ditugu eta etxeko hondakinen %75 nahasita, zabor bihurtuta, jasotzen ditugu. Zabortegi kutsakorrak gainezka egiten ari zaizkigu eta batzuek arazoari proposatzen dioten sasi-irtenbideak, errausketak, ez digu itxaropenerako tarterik uzten”. Taldearen arabera, zaborra naturatik irtendako materialek osatzen dute, eta behin erabilitakoan, berriz ere den horretara itzultzea proposatzen dute, ekonomian txertatzeko.
Jose Antonio Santano Irungo alkateak San Juan goza ezazu ekimena aurkeztu du aste honetan. Horren arabera, San Juan-Etxeandia berria inauguratzeko xedearekin, asteburu osoko jaialdia antolatuko du udalak herriko eragileekin elkarlanean, maiatzean.
Pontikako ibarreko lurzoruko kutsadura maila aztertzeko lanak hasiko ditu Errenteriako Udalak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendi zinegotziak jakinarazi duenez. Horren harira, egun degradatuta eta lurperatuta dagoen Mastiko ubidearen leheneratzea aurreikusi dutela gaineratu du ingurumen zinegotziak. Ikerketa gauzatzeko, Ondoan enpresarekin 34.000 euroko kontratua sinatu zuen udalak hilabete hasieran. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jasoko du ekimen hori burutzeko, eta enpresak, berriz, lau hilabeteko epea izango du lan horiek egiteko. Zundaketa eta laginketak Pontikako ibarraren azterketa historikoa, ingurune fisikoaren ikerketa, plangintza analitikoa duen laginketa estrategia, jasotako emaitzen balorazioa eta arriskuen analisia egingo ditu Ondoan enpresak. Halaber, bost metroko sakonerako zundaketa mekanikoak, piezometroak, eta lurzoruaren, hondakinen eta uraren laginketak egingo dituzte Pontikan, bere garaian bertan zegoen industriak kutsadura eragin ote zuen zehazte aldera. “Baliteke konposatu kutsatzaileak azaltzea azterketa horietan: metal astunak, kloratutako disolbatzaileak, olio mineralak, zianuroak edota PCBak”, zehaztu du Ferradasek. Izan ere, ingurune horretan 1858. urteaz geroztik ehun-gaien akabera eta larrua lantzen zuten Lucas Gamon eta Arizmendi Hermanos enpresak aritu ziren lanean, hurrenez hurren. 1889. urtean, berriz, Fabril Lanera SA enpresa hasi zen ehun-gaien akabera lanetan, 1975. urtean itxi zuten arte. Aintzinean padura izandakoan, berriz, metalaren sektoreko Gecotor enpresa aritu zen lanean. Azterketa lanak bukatuta, Pontikako lurzoruan legezko mugak gainditzen dituzten kutsadura [...]
Lakaxita gaztetxeak Bertso-Sex afaria antolatu du martxoaren 2an, ostiralarekin. “Erotismoz betetako saio honetan, betiko itxura serioa alde batera uzteko eskatuko diegu bertsolariei”, esan dute antolatzaileek. Afarirako txartelak hamar eur...