Sanpedrotarrak ezustekoa eman du Beti Onarekin
Meritu handiko garaipena erdietsi zuen Sanpedrotarra taldeak Beti Onaren zelaian (0-2) larunbatean, Preferente Mailako 18. jardunaldiko lehian. Partidaren aurretik zortzi garaipenekin zen Beti Ona, eta hirurekin besterik ez Sanpedrotarra. Aurreko aste...
Meritu handiko garaipena erdietsi zuen Sanpedrotarra taldeak Beti Onaren zelaian (0-2) larunbatean, Preferente Mailako 18. jardunaldiko lehian. Partidaren aurretik zortzi garaipenekin zen Beti Ona, eta hirurekin besterik ez Sanpedrotarra. Aurreko astean liderraren kontra emandako itxura ona errepikatu eta, bosgarrenaren etxean garrantzi handiko hiru puntu lortu zituen San Pedroko taldeak.
Hamahiru puntu dituzte orain sanpedrotarrek, eta begiekin jo dute Allerru; hurrengo jardunaldian garaipena lortuz gero, Lezoko taldearekin berdindu dezake Sanpedrotarrak.