Rivas garaitzea ezinezkoa izan du Hondarribia-Irunek
Aurkari gogorra izan zuen aurrez aurre larunbatean Hondarribia-Irunek: Rivas Ecopolis. Hondartzan jokatu zuten partida 58-74 emaitza garbiarekin bukatu zen: ezinean ibili ziren etxekoak. Hala, berriz ere hamaikagarrenak dira sailkapen nagusian etxeko n...
Aurkari gogorra izan zuen aurrez aurre larunbatean Hondarribia-Irunek: Rivas Ecopolis. Hondartzan jokatu zuten partida 58-74 emaitza garbiarekin bukatu zen: ezinean ibili ziren etxekoak. Hala, berriz ere hamaikagarrenak dira sailkapen nagusian etxeko neskak, hogei punturekin. Datorren jardunaldiari begira, partida zaila daukate bidasoarrek. Perfumerias Avenida garaitzen saiatuko dira. Sailkapen nagusiko bigarren postuan dago Salamancako (Espainia) taldea.

