Memoria Historikoaren alde egindako lana erakusketa batean bildu dute
Bazen Behin, memoriaren berreskuratze kolektiboa bakearen kulturarako programaren hamargarren urteurrena ospatzen dute Irungo Udalak eta Hezizerb elkarteak. Hori dela eta, Fernando San Martin Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak, eta Jon Etxeberria eta Iker Alustiza Hezizerb elkarteko ordezkariak programa horren atzerabegirako Bazen behin: 10 urte memoria egiten erakusketa inauguratu dute gaur goizean, Amaia KZn. Azken batean, Memoria Historikoa berreskuratzea izan da proiektu honen helburu nagusia, “ideologiak edozein direla ere, pertsona guztieko tolerantziazko eta errespetuzko jarrerak sustatze aldera”. Hala, Lugares para la memoria (Oroitzapenerako lekuak) izenburuko liburuarekin bat egiten du erakusketak. Liburua 2007an argitaratu zen, ordura arteko ikasleen laguntzarekin jasotako ehunka testigantzei esker. Hamarkada oso bat lanean Hamarkada honetan egindako lanen artean,daude besteak beste, Lehen Hezkuntzako ikasleek adinduen testigantza historikoak biltzen egindako lana, eta Batxilergoko ikasleek Gurseko (Frantzia) kontzentrazio eremuaren inguruan egindakoa. Topaketa horien emaitza zuzena izan da ikastetxeetako 1300 ikaslek egindako gogoeta. Hala, historiako liburuek kontatzen dutenari aurpegiak jarri dizkiote gaztetxoek. Horiek horrela, ahotik ahora helarazitako oroitzapen horiek izango dira erakusketaren ardatz nagusia. Erakusketaren hiru guneak Erakusketa hiru gunek osatzen dute: 10 urte gunea, produkzioen gunea, eta oroitzapen gunea. Lehen eremuan, hamar urte horietan testigantza eman duten pertsona nagusien eta parte hartu duten ikasleen argazkiak ikusi ahal izango dira. Bigarrenean, ikasleen produkzioak ikusi ahal izango dira [...]
Bazen Behin, memoriaren berreskuratze kolektiboa bakearen kulturarako programaren hamargarren urteurrena ospatzen dute Irungo Udalak eta Hezizerb elkarteak. Hori dela eta, Fernando San Martin Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak, eta Jon Etxeberria eta Iker Alustiza Hezizerb elkarteko ordezkariak programa horren atzerabegirako Bazen behin: 10 urte memoria egiten erakusketa inauguratu dute gaur goizean, Amaia KZn.
Azken batean, Memoria Historikoa berreskuratzea izan da proiektu honen helburu nagusia, “ideologiak edozein direla ere, pertsona guztieko tolerantziazko eta errespetuzko jarrerak sustatze aldera”. Hala, Lugares para la memoria (Oroitzapenerako lekuak) izenburuko liburuarekin bat egiten du erakusketak. Liburua 2007an argitaratu zen, ordura arteko ikasleen laguntzarekin jasotako ehunka testigantzei esker.
Hamarkada oso bat lanean
Hamarkada honetan egindako lanen artean,daude besteak beste, Lehen Hezkuntzako ikasleek adinduen testigantza historikoak biltzen egindako lana, eta Batxilergoko ikasleek Gurseko (Frantzia) kontzentrazio eremuaren inguruan egindakoa.
Topaketa horien emaitza zuzena izan da ikastetxeetako 1300 ikaslek egindako gogoeta. Hala, historiako liburuek kontatzen dutenari aurpegiak jarri dizkiote gaztetxoek. Horiek horrela, ahotik ahora helarazitako oroitzapen horiek izango dira erakusketaren ardatz nagusia.
Erakusketaren hiru guneak
Erakusketa hiru gunek osatzen dute: 10 urte gunea, produkzioen gunea, eta oroitzapen gunea. Lehen eremuan, hamar urte horietan testigantza eman duten pertsona nagusien eta parte hartu duten ikasleen argazkiak ikusi ahal izango dira. Bigarrenean, ikasleen produkzioak ikusi ahal izango dira (ipuinak, gutunak…), eta programaren weborrirako sarbidea ere ikusgai izango da. Eta amaitzeko, hirugarren gunean testitagantza grabatuak egongo dira. Era berean, hiru ikusentzuneko ikusgai izango dira bertan, lehena Hezizerbek garatutako programaren ingurukoa; bigarrena, Gurseko kontzentrazio eremuarena, eta azkena, 1912ko Iruni buruz.
Erakusketa Amaia Kultur Zentroko dantza aretoan ikusgai izango da, gaurtik otsailaren 10era bitarte, 10:00etik 13:00era eta 16:00etik 19:00era, otsailaren 1ean eta 8an izan ezik, goizez bakarrik egongo dela irekita. Taldeko bisita gidatuak antolatzeko, 618395265 telefono zenbakira jo dezakete interesatuek.