Historian atzera begiratzeko aukera
San Juan-Etxeandiako lanen azken faseari ekin diote dagoeneko, eta lanak bukatu arte, herritarrek bozkatutako argazki zaharrak jarriko ditu udalak udaletxearen inguruan. Izan ere, hainbat panel jarriko dituzte bertan, eta dagoeneko San Miguel auzoan eg...
San Juan-Etxeandiako lanen azken faseari ekin diote dagoeneko, eta lanak bukatu arte, herritarrek bozkatutako argazki zaharrak jarriko ditu udalak udaletxearen inguruan. Izan ere, hainbat panel jarriko dituzte bertan, eta dagoeneko San Miguel auzoan egin bezala, San Juan plazaren iraganari erreparatzen dioten hamar argazki ikusteko aukera izango da, herritarrek hautatuta. Irudian, San Juan plazaren grabatu zaharra: herritarrek 532 boto eman dizkiote.