Auto batek bi urteko haur bat harrapatu du
Pasa den ostiral arratsean, 19:55ak aldera, auto batek bi urteko haur bat harrapatu zuen Lintzirin hotelaren parean, Maxi China saltokiaren ondoan. Herrizaingo Sailaren arabera, haurra gurasoekin zengoen dendan, eta bat-batean korrika atera zen errepid...
Pasa den ostiral arratsean, 19:55ak aldera, auto batek bi urteko haur bat harrapatu zuen Lintzirin hotelaren parean, Maxi China saltokiaren ondoan. Herrizaingo Sailaren arabera, haurra gurasoekin zengoen dendan, eta bat-batean korrika atera zen errepide aldera. Errepidean, Irun aldera zihoan Renault Scenic auto batek harrapatu zuen. Haurra ospitalera eraman zuten larri. Autoko gidariari alkoholemia proba egin zioten. Probaren arabera, gidariak ez zuen edan.