Alegazioak aurkeztu ditu Errenteriako Udalak
Julen Mendoza alkateak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuko Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun Txosten berriari, eta horrekin batera, bi agiriak atzera botatzeko eskaera ere egin du. Horren ordez, egungo portuan ingurumen alorreko ha...
Julen Mendoza alkateak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuko Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun Txosten berriari, eta horrekin batera, bi agiriak atzera botatzeko eskaera ere egin du. Horren ordez, egungo portuan ingurumen alorreko hainbat neurri hartzea proposatu du Mendozak, “erabilgarri dauden hobekuntza teknikak erabiliz, eta era berean, jarduteko garaian Bilbo eta Baionako portuekin osagarritasuna bilatuz”.
Mendozaren arabera, ez da ebaluazio egokia egin, eta ez dira kontuan izan herritarrengan interesa duten beste alderdi batzuk, “osasuna edo segurtasun publikoa, esaterako”. Horrez gain, udal hirigintza eskumenak ere urratu egin direla iritzi dio.
Pasaiako portuaren biziberritzea jarduerak Jaizkibelgo itsas gunera eramatearen menpe egotea “akatsa” dela iritzi dio: “Biziberritze eredu ugari izan daitezke, baina gizartearen adostasun handi eta zabalena lortzen duena izango da baliagarria”.