Udaltzainak: “Uste dugu udalak ez duela gure lana behar bezala baloratzen”
Lezoko Udalak Udaltzaingoaren gaueko txanda kentzea ez dute gogo onez hartu udaltzainek. “Gu hemen hiru txanda egiteko sartu ginen, beraz, ez daukagu arazorik gaueko zerbitzua emateko”. Herriko agintariek euren lana behar bezala ez dutela baloratzen uste dute udaltzainek: “Gure lanaren aitortza eza dago murrizketaren oinarrian. Ez da inon baloratzen. Bi aspektutan oinarritzen gara hori esateko. Alde batetik, instalazioetan. Udaletxeko leku ziztrinenean gaude, eta azkeneko urteetan ez da ezer inbertitu. Bestalde, plantilan izan diren murrizketak daude. Egoera onenetan zortzi ginen, eta aurreko legealdian sei geratu ginen. Seirekin gelditzeak balio izan zuen Oiartzungo Udalarekin hitzarmena egiteko”. Euren ustez, Oiartzungo Udalarekin patruila bateratua egiteko hitzarmenak “emaitza kaskarra” eman zuen: “Eman duen emaitza kaskarrarekin… hura aurrezteko bazen, oraingoarekin gehiago aurreztuko da. Aurreztu, aurreztu eta aurreztu zerbitzu baten kaltetan”. Egindako murrizketek eurei eta musika eskolakoei eragiten dietela gaitzetsi dute: “Salatu nahi dugu udaltzainak zein musika eskolakoak garela egoera gehien pairatzen ari garen langileak. Hobeto dira esfortzu kolektiboak esfortzu partikularrak baino. Garrantzitsua da aldarrikatzea. Udaltzaingotik askotan galdetu izan diogu udalari zergatik ordaindu behar dugun beti guk. Ekintza solidarioagoa izango litzateke plantilari, bere osotasunean, eragingo dion neurri bat hartzea, atal bati baino”. Gauetan, prebentzio lana Gaueko eta eguneko txandak ezberdinak direla aldarrikatu dute udaltzainek: “Gaueko txandan [...]
Lezoko Udalak Udaltzaingoaren gaueko txanda kentzea ez dute gogo onez hartu udaltzainek. “Gu hemen hiru txanda egiteko sartu ginen, beraz, ez daukagu arazorik gaueko zerbitzua emateko”.
Herriko agintariek euren lana behar bezala ez dutela baloratzen uste dute udaltzainek: “Gure lanaren aitortza eza dago murrizketaren oinarrian. Ez da inon baloratzen. Bi aspektutan oinarritzen gara hori esateko. Alde batetik, instalazioetan. Udaletxeko leku ziztrinenean gaude, eta azkeneko urteetan ez da ezer inbertitu. Bestalde, plantilan izan diren murrizketak daude. Egoera onenetan zortzi ginen, eta aurreko legealdian sei geratu ginen. Seirekin gelditzeak balio izan zuen Oiartzungo Udalarekin hitzarmena egiteko”.
Euren ustez, Oiartzungo Udalarekin patruila bateratua egiteko hitzarmenak “emaitza kaskarra” eman zuen: “Eman duen emaitza kaskarrarekin… hura aurrezteko bazen, oraingoarekin gehiago aurreztuko da. Aurreztu, aurreztu eta aurreztu zerbitzu baten kaltetan”.
Egindako murrizketek eurei eta musika eskolakoei eragiten dietela gaitzetsi dute: “Salatu nahi dugu udaltzainak zein musika eskolakoak garela egoera gehien pairatzen ari garen langileak. Hobeto dira esfortzu kolektiboak esfortzu partikularrak baino. Garrantzitsua da aldarrikatzea. Udaltzaingotik askotan galdetu izan diogu udalari zergatik ordaindu behar dugun beti guk. Ekintza solidarioagoa izango litzateke plantilari, bere osotasunean, eragingo dion neurri bat hartzea, atal bati baino”.
Gauetan, prebentzio lana
Gaueko eta eguneko txandak ezberdinak direla aldarrikatu dute udaltzainek: “Gaueko txandan prebentzio lana egiten dugu, ez gara trafikoa zuzentzen ari, ezta lan administratiboa egiten ere. Herritarrek hori baloratzen dutela uste dugu”.
Horregatik, gaueko txandak intzidentzien bitartez ezin direla neurtu esan dute: “Prebentzio lana ez da neurtzen intzidentzia kopuruarekin. Prebentzio lana da egon behar den tokian egotea, eta ikustea. Telefonoz eskaria egiten dutenean, hiru minutu baino gutxiagoan han egon gaitezke. Oiartzunekin gertutasun hori galdu genuen. Lana baloratzean zenbakiekin egiten dute, zer gertatu den, alegia; baina ez dute kontuan hartzen zer ez den gertatu”.
Oiartzunekin patruila bateratua egin zutenean ere zenbakietan oinarritu zirela gogorarazi dute udaltzainek: “Orduan estatistika datuetan bakarrik oinarritu ziren. Lapurreten gainekoak, zaratak, bizilagunen arteko eztabaidak, ordenantzak, tabernak… Termino horietan baloratzea eskasa da”.
Urriaren 18an udalari euren proposamena egin zietela adierazi dute. Besteak beste, zerbitzu pubikoen aldeko aldarria, egungo zerbitzua mantentzea —”kalte txikiena bezala”— eta erosmen ahalmena mantentzea. Egindako proposamenak ukatu zituztela esan dute. Horrez gain, beste planteamendu batzuk egin zituzten: “Gauean bi udaltzain egotera itzultzea, besteak beste. Ezetz esan ziguten. Herriko jaietan bakarrik egingo dugu gaueko txanda”.
Udalari galdetu diote ea garai hobeak etortzean berriro ezarriko duten gaueko zerbitzua, eta murrizketekin ez jarraitzeko eskatu diote. Gainera, hitzarmena 2012rako bakarrik dela salatu dute.