Javier Gonzalez bizkaitarra da TKEren presidente berria
Larunbatean ohiko bi batzar egin zituen TKE Traineru Kluben Elkarteak Oiartzunen duen egoitzan. Besteak beste, elkartearen presidente berria aukeratu zuten hamabi bazkideek: Portugaleteko (Bizkaia) Javier Gonzalez izango da aurrerantzean arraunaren lig...
Larunbatean ohiko bi batzar egin zituen TKE Traineru Kluben Elkarteak Oiartzunen duen egoitzan. Besteak beste, elkartearen presidente berria aukeratu zuten hamabi bazkideek: Portugaleteko (Bizkaia) Javier Gonzalez izango da aurrerantzean arraunaren liga indartsuena antolatzen duen elkartaren presidentea.
Gainera, Portugalete eta Zierbena elkarteko bazkide bezala onartu zituzten, Camargoren eta Orioren kalterako: bi horiek maila galdu zuten iaz.