Inauterietako kartel irabazlea aukeratu dute
2012. urteko Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazlea zein izan den jakitera eman du Irungo Udalak. Raquel Hernandez Boneden Sonrisa de Carnaval (Inauterietako irrifarrea) kartelak lortu ditu boza gehien herritarren aldetik (441 zehazki), eta hor...
2012. urteko Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazlea zein izan den jakitera eman du Irungo Udalak. Raquel Hernandez Boneden Sonrisa de Carnaval (Inauterietako irrifarrea) kartelak lortu ditu boza gehien herritarren aldetik (441 zehazki), eta hori bera aukeratu du epaimahaiak. Bigarren sariari dagokionez, Mertxe Laguna Etxeberriaren El Carnaval ilumina con colores la ciudad de Irun (Inauteriak kolorez argitzen du Irun hiria) kartelak irabazi du, eta bukatzeko, hirugarren saria Chinita Carnavalerak (Inauterietako txinatarra) irabazi du, azken horren egilearen izena ezagutzera eman ez bada ere. Horiek horrela, lehenengo saria 550 euro dira, eta bigarrena, 150 euro
.