Iñaki Petxarroman: “Oarsoaldea nahiko eskualde zigortua da”
Iñaki Petxarroman kazetari eta idazleak Lurra, zorua bailitzan liburua aurkeztuko du bihar, 19:30ean Xenpelar Etxean. “Garapen ereduak azken urte eta hamarkadetan Euskal Herrian eragin dituen ondorioei buruz” ariko da, eta ildo horretatik,...
Iñaki Petxarroman kazetari eta idazleak Lurra, zorua bailitzan liburua aurkeztuko du bihar, 19:30ean Xenpelar Etxean. “Garapen ereduak azken urte eta hamarkadetan Euskal Herrian eragin dituen ondorioei buruz” ariko da, eta ildo horretatik, Oarsoaldea “eskualde zigortua” izan dela adierazi dio HITZA-ri: “Lehenagotik ere Pasaiako portuaren jarduera oso kaltegarria izan da ingurumenaren ikuspuntutik: hor dago Iberdrolaren ikatzezko zentral termikoa, eta portuak inongo zigorrik eta kontrolik gabe isuri dituen gai kutsagarri guztiak. Horrez gain, mehatxu berriak agertu zaizkio, superportua eta abiadura handiko trena”.
Elkarrizketa osoa, biharko HITZA-n irakurri ahal izango da.