Ibilgailuen tasak «garestiegiak» direla salatu du EAJK
Lezoko EAJren udal taldeak ibilgailuen zergak kritikatu ditu, “garestiegiak” direla eta. Horrela, zerga hori 25 tarifek osatzen dute (ibilgailu mota bakoitzeko bana), eta horietatik hogei tarifa Gipuzkoako garestienak direla salatu dute. Horrela, Donostiako, Bilboko eta Gasteizko tarifak baino garestiagoak direla azaldu du EAJk, eta Gipuzkoako hiriburuan garestiago diren bi tarifa soilik daudela esan du Kepa Garbizu bozeramaileak. Horrez gain, Oarsoaldeko beste herriekin alderaketa egin dute, eta 21 dira garestiagoak Lezon. Horrez gain, Laukizen eta Getxon —Espainiako Estatuan errenta handiena duten udalerriak— baino garestiagoak dira Lezoko zergak. Horrela, bere talde politikoak urtero KPI igotzea defendatu duela esan du. “Gu alkatetzan egon ginenean lehenengo urtean igo genuen zerga hori, eta gainontzeko hiruetan ez genuen igo”, gaineratu du Garbizuk. Aurten, gobernu taldeak tarifen herena %5 igo duela salatu dute, eta gainontzekoak,%10. “Guztira, %9,08 igo da batez beste”, esan dute. “Ibilgailua, luxua” Lezon biztanleko 0,71 ibilgailu daudela gogorarazi du Garbizuk, eta herritik kanpo lan egiten duten 16 urtetik gorako lezoarren batez bestekoa %79,05ekoa dela esan du, Oarsoaldean %49 guztira. Gipuzkoan, berriz, %48koa da kopuru hori. Kanpoan ikasten dutenak, berriz, %91 direla aipatu du. Gauzak horrela, Garbizuren ustez, Bildurentzako ibilgailuak “luxuzko produktuak” dira, “behar bat direnean”. Euren ustez, udal gobernuak autoen jabeak “aberatsak balira [...]
Lezoko EAJren udal taldeak ibilgailuen zergak kritikatu ditu, “garestiegiak” direla eta. Horrela, zerga hori 25 tarifek osatzen dute (ibilgailu mota bakoitzeko bana), eta horietatik hogei tarifa Gipuzkoako garestienak direla salatu dute.
Horrela, Donostiako, Bilboko eta Gasteizko tarifak baino garestiagoak direla azaldu du EAJk, eta Gipuzkoako hiriburuan garestiago diren bi tarifa soilik daudela esan du Kepa Garbizu bozeramaileak. Horrez gain, Oarsoaldeko beste herriekin alderaketa egin dute, eta 21 dira garestiagoak Lezon. Horrez gain, Laukizen eta Getxon —Espainiako Estatuan errenta handiena duten udalerriak— baino garestiagoak dira Lezoko zergak.
Horrela, bere talde politikoak urtero KPI igotzea defendatu duela esan du. “Gu alkatetzan egon ginenean lehenengo urtean igo genuen zerga hori, eta gainontzeko hiruetan ez genuen igo”, gaineratu du Garbizuk. Aurten, gobernu taldeak tarifen herena %5 igo duela salatu dute, eta gainontzekoak,%10. “Guztira, %9,08 igo da batez beste”, esan dute.
“Ibilgailua, luxua”
Lezon biztanleko 0,71 ibilgailu daudela gogorarazi du Garbizuk, eta herritik kanpo lan egiten duten 16 urtetik gorako lezoarren batez bestekoa %79,05ekoa dela esan du, Oarsoaldean %49 guztira. Gipuzkoan, berriz, %48koa da kopuru hori. Kanpoan ikasten dutenak, berriz, %91 direla aipatu du.
Gauzak horrela, Garbizuren ustez, Bildurentzako ibilgailuak “luxuzko produktuak” dira, “behar bat direnean”. Euren ustez, udal gobernuak autoen jabeak “aberatsak balira bezala” tratatzen ditu, eta “ibilgailuen kopurua gutxitu behar dela esaten digute klabean”. Lezoar baten errenta 14.000 euro ingurukoa dela adierazi dute, eta Gipuzkoako batez bestekoa, berriz, 17.000 eurokoa.
EAJk badaki arazo ekonomikoak daudela udalean: “Hartu duten bidea ez da egokia. Gastuak murriztu beharko lituzkete eta beste zerga batzuk aplikatu”. Zergetan Bilduk “urrezko arrautzen oiloa” aurkitu duela diote.