Hondarribiko zortzikoa hirugarrenez izan da Euskadiko txapeldun
Hondarribia Arraun Elkarteko zortzikoak Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketa hirugarrenez irabazi du, gizonen kategorian. Estu, baina garaipena eskuratu du. Izan ere, Orio bigarrenak baino bi segundo gutxiago egin zituzten berdeek B...
Hondarribia Arraun Elkarteko zortzikoak Aulki Mugikorreko Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketa hirugarrenez irabazi du, gizonen kategorian. Estu, baina garaipena eskuratu du. Izan ere, Orio bigarrenak baino bi segundo gutxiago egin zituzten berdeek Bidasoa ibaian larunbatean egin zuten proban. Berdeen zortzikoa honako arraunlariek osatu zuten: Julen Castrillonek, Iñigo eta Gorka Bertizek, Ekaitz Aznarrek, Iker Amadorek, Manex Aldaik, Asier Puertasek, Mikel Orbañanosek eta Joan Alzak (lemazaina). Hondarribia B, berriz, hirugarrena izan zen.
Emakumeen Helduen Mailako ontziak ere urrezko domina irabazi zuen, eta mutilen Gazte Mailako taldeak ere podiumaren goiko koska zapaldu zuen.
Gauzak horrela, Espainiako Txapelketan izateko eskubidea lortu dute berdeek hiru kategoria horietan. Madrilen izango da proba hori, hilaren 29an.
Maila guztiak kontuan hartuta, 53 ontzik eta 270 arraunlarik parte hartu zuten Bidasoa ibaiko lehian. Gipuzkoako eta Bizkaiko arraun elkarteetako ordezkariak izan ziren bertan.