Hiru merkataritza gune berri sortuko dira K-Biziaken
Irungo Udalak jakitera eman duenez, hiru negozio berri ireki behar dituzte K-Biziak ekimenaren baitan. Hala, proiketu honek bultzatuko dituen hiru merkataritza gune berriak dira, Miren Gómez dantza estudioa; Arreglitos, arropa konponketa eta euskal jantzigintza; eta, Kids&Us haurrentzako ingelesa akademia. Hala, sartu berri diren komertzioekin, 19 dira dagoeneko K-Biziak ekimenean parte hartzeko onetsitako proiektuak: 11 Hondarribia kalean eta Pinudi inguruan, eta 8 Pio XII.ren eremuan. Ekimena, Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Hitzarmen Orokorraren barruan jaio zen; bertan, ekonomia suspertzeko eta enpresa berrien sorrera bultzatzeko, zein toki jakin batzuetako kontsumoa eta inbertsioa ere suspertzeko. Miguel Angel Paez Irungo Ekonomiaren Sustapenerako ordezkariak baieztatu duenez, programak “emaitza onak izaten ari da.”
Irungo Udalak jakitera eman duenez, hiru negozio berri ireki behar dituzte K-Biziak ekimenaren baitan. Hala, proiketu honek bultzatuko dituen hiru merkataritza gune berriak dira, Miren Gómez dantza estudioa; Arreglitos, arropa konponketa eta euskal jantzigintza; eta, Kids&Us haurrentzako ingelesa akademia. Hala, sartu berri diren komertzioekin, 19 dira dagoeneko K-Biziak ekimenean parte hartzeko onetsitako proiektuak: 11 Hondarribia kalean eta Pinudi inguruan, eta 8 Pio XII.ren eremuan.
Ekimena, Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Hitzarmen Orokorraren barruan jaio zen; bertan, ekonomia suspertzeko eta enpresa berrien sorrera bultzatzeko, zein toki jakin batzuetako kontsumoa eta inbertsioa ere suspertzeko. Miguel Angel Paez Irungo Ekonomiaren Sustapenerako ordezkariak baieztatu duenez, programak “emaitza onak izaten ari da.”