Hiru estropada irabazi ditu Hibaikak Gipuzkoako Ligako lehen lehian
Gipuzkoako Ligaren aurretik izandako emaitzak berretsi dituzte Hibaika Arraun Elkarteko batelek Orion. Ligako lehen estropada egin zuten bertan —Zarautzek antolatu zuen—, eta nesken Haur-Kadete Mailan, mutilen kadeteetan eta nesken Gazte Mailan lor...
Gipuzkoako Ligaren aurretik izandako emaitzak berretsi dituzte Hibaika Arraun Elkarteko batelek Orion. Ligako lehen estropada egin zuten bertan —Zarautzek antolatu zuen—, eta nesken Haur-Kadete Mailan, mutilen kadeteetan eta nesken Gazte Mailan lortu zituzten errenteriarrek banderak.
Trintxerpe-Illunbe, berriz, mutilen Gazte Mailan nagusitu zen, eta gainera, gizonen Helduen Mailan bigarrenak izan ziren trintxerpetarrak. San Juan eta San Pedroko ontziek ere lan ona egin zuten Orion.
Ligako bigarren estropada larunbatean egingo dute, Donibanen.