Berria Txapelketatik kanpo geratu da Oiarpe
Asteburuan jokatu dute Oiarpe ko pilotariek Berria Txapelketako lehenengo kanporaketa, eta ezin izan dute hurrengora pasatu. Izan ere, hurrengo fasera pasatzeko pilotariek hirutik bi partida irabazi behar dituzte, eta bakarra irabazi zuen Oiarpek Azkoitiaren kontra. Kadeteetan 9-22 galdu zuten oiartzuarrek, gazteetan 22-6 irabazi, eta helduetan 10-22 galdu. Bestalde, ostiralean bost partida izango dira Madalensoron, 19:15etik aurrera: Gipuzkoako Txapelketako Haur Mailakoak bi, Euskal Herriko Txapelketakoak beste bi —gazteak eta 22 urtez azpikoak—, eta azkenekoa Udaberri Txapelketakoa, helduena.
Asteburuan jokatu dute Oiarpe ko pilotariek Berria Txapelketako lehenengo kanporaketa, eta ezin izan dute hurrengora pasatu. Izan ere, hurrengo fasera pasatzeko pilotariek hirutik bi partida irabazi behar dituzte, eta bakarra irabazi zuen Oiarpek Azkoitiaren kontra. Kadeteetan 9-22 galdu zuten oiartzuarrek, gazteetan 22-6 irabazi, eta helduetan 10-22 galdu.
Bestalde, ostiralean bost partida izango dira Madalensoron, 19:15etik aurrera: Gipuzkoako Txapelketako Haur Mailakoak bi, Euskal Herriko Txapelketakoak beste bi —gazteak eta 22 urtez azpikoak—, eta azkenekoa Udaberri Txapelketakoa, helduena.