Añarbeko urtegia, %79,55an beteta
Añarbeko urtegian 35 hektometro kubiko ur daude egun. Bertan, denera, 44 metro kubikorako tokia dago. Hau da, Oarsoaldeko herriei ura ematen dien urtegia bere gaitasun osoaren %79,55era dago. Iaz, aste berean, ur berbera zegoen urtegian.
Azken hamar urteetako datuak aintzat hartzen badira, urtarrileko laugarren astean Añarbek zuen ur kopurua %72,73koa izan da. Hau da, egun, batez besteko horretatik gora dago bildutako uraren maila.