Aiton Bordakoek txangoa egingo dute Abadiñora, San Blas Eguna ospatzera
Aiton Borda Lezoko zaharren egoitzako kideek txangoa egingo dute datorren otsailaren 3an, ostiralarekin. Abadiñora (Bizkaia) egingo dute irteera, San Blas Eguna dela eta. Urtero azoka antolatzen dute bertan. Bertara joan nahi duenak, izena eman dezake...
Aiton Borda Lezoko zaharren egoitzako kideek txangoa egingo dute datorren otsailaren 3an, ostiralarekin.
Abadiñora (Bizkaia) egingo dute irteera, San Blas Eguna dela eta. Urtero azoka antolatzen dute bertan. Bertara joan nahi duenak, izena eman dezake jadanik. Aiton Bordaren egoitzatik pasatu behar du, asteartetik ostiralera. Ordutegia 11:30etik 12:30era izango da. Autobusa bete bitartean, oraindik lekua dagoela esan dute.