Sei gazte zigortu ditu Audientzia Nazionalak, Segiko kide izatea egotzita
Segikoak direlakoan zigortu ditu Xabier Lujanbio, Maitane Linazasoro, Iosu Arruabarrena, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza. Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe zigorra ezarri die Oarsoaldeko sei gazteri, Segiko kide direlakoan...
Segikoak direlakoan zigortu ditu Xabier Lujanbio, Maitane Linazasoro, Iosu Arruabarrena, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza.
Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe zigorra ezarri die Oarsoaldeko sei gazteri, Segiko kide direlakoan. Xabier Lujanbio, Maitane Linazasoro, Iosu Arruabarrena, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza dira zigortu dituzten gazteak.
Absolbitu egin ditu, berriz, Haizea Iriarte, Beñat Burlada, Alexander Etxeberria, Egoitz Urbe, Hodeiertz Urain, Alain Luna, Iker Zabala, Oinatz Arbelaiz, Oihana Mugika eta Gaizka Ibeas. Imanol Sagarzazu ere absolbitu egin du bere aurkako karguak kendu zituelako fiskalak.
Gazteak 2008an atxilotu zituzten hainbat operaziotan, eta tratu txarrak eta jazarpen sexuala salatu zituzten.