Oarsoaldeko batelen garaipen bakarra Tolosan
Joan den asteburuko Donostiako sei garaipenen ondoren, asteburu honetan emaitza apalagoak lortu dituzte Oarsoaldeko batelek Tolosan jokoan izan duten Federazio Kopako estropadan. Eskualdeko ontzien artean Hibaika Arraun Elkarteko Kadete Mailako mutilen...
Joan den asteburuko Donostiako sei garaipenen ondoren, asteburu honetan emaitza apalagoak lortu dituzte Oarsoaldeko batelek Tolosan jokoan izan duten Federazio Kopako estropadan. Eskualdeko ontzien artean Hibaika Arraun Elkarteko Kadete Mailako mutilen ontzia izan zen bandera lortu zuen bakarra, atzena Zarautz eta Zumaia utzita. Hala ere, beste mailetako emaitzak ez ziren txarrak izan.
Bi mailatako lehiak izan ziren soilik herenegun Tolosako Oria ibaiaren zatian, haurrenak eta kadeteenak. Hala, nesken Haur-Kadete Mailako estropadan Tolosaldea Dren atzetik bigarren izan zen Hibaikako batela. Hirugarrena izan zen San Juan, eta laugarrena San Pedro.
Mutilen Haurren Mailan, berriz, Tolosaldeako A eta B ontziek hartu zituzten podiumaren koskarik altuenak. Zumaiak osatu zuen garaileen eskailera, eta Oarsoaldeko lehen ontzia San Pedro A izan zen, Hibaika Aren aurretik.
Liga, larunbatean
Gipuzkoako Batelen Ligako lehen estropada larunbat arratsaldean egingo dute Zarautzen. Denera, hamaika proba izango ditu lehia horrek.
Gipuzkoako Batel Txapelketa, berriz, apirilaren 1ean egingo dute, San Pedron. Egun bakarreko estropada izango da.