Maila mantentzeko borrokan sartu da Sanpedrotarra
Oso ondo hasi du urtea Erregional Preferente Mailako Sanpedrotarra taldeak. Larunbatean 1-2 emaitzarekin gainditu zuten moreek Donostiako Matigoxotegi zelaian Kostkas Miren Bihotza taldea, eta horrenbestez, hiru jardunaldi jarraian partidarik galdu gab...
Oso ondo hasi du urtea Erregional Preferente Mailako Sanpedrotarra taldeak. Larunbatean 1-2 emaitzarekin gainditu zuten moreek Donostiako Matigoxotegi zelaian Kostkas Miren Bihotza taldea, eta horrenbestez, hiru jardunaldi jarraian partidarik galdu gabe iraun dute moreek. Are gehiago, jokoan izan dituzten azken 15 puntuetatik zortzi lortu dituzte. Hau da, sasoia bukatu arte bolada honekin jarraitzen badute, maila mantentzeko aukera asko dituzte sanpedrotarrek.
Irabazi beharreko partida zen larunbatekoa. Izan ere, sailkapen nagusian azkena da Kostkas Miren Bihotza, eta jaisteko arriskua aldentzen hasteko derrigor lortu behar zituzten hiru puntuak. Hala izan zen, eta orain, sailkapenaren halaugarren postuan dago Sanpedrotarra —hamasei talde daude—, eta aurretik doazenak ez ditu oso urrun. Horregatik, hurrengo asteburuan Lengokoak taldea gaindituko balute —moreek baino hiru puntu gehiago dituzte—, mailari eusteko urrats nabarmena egingo lukete pasaitarrek.
Trintxerpe-Tolosa
Trintxerpek eta Tolosak bina egin zuten larunbatean Don Boscon, Ohorezko Erregional Mailan. Kategoriako talderik indartsuenetakoa da Tolosa, hortaz, ontzat eman daiteke puntua.

