Lezoko ikastolako lehenengo eskolaguna izan da gaur
Pasaia-Lezo Lizeoarentzat egun garrantzitsua da gaurkoa. Izan ere, Lezoko ikastolaren estreinako eskolak eman dituzte gaur. Ikastolako txikienak eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailakoak izan dira estreinatzeko ohorea izan dutenak. Bi autobusetan, auto...
Pasaia-Lezo Lizeoarentzat egun garrantzitsua da gaurkoa. Izan ere, Lezoko ikastolaren estreinako eskolak eman dituzte gaur. Ikastolako txikienak eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailakoak izan dira estreinatzeko ohorea izan dutenak. Bi autobusetan, autotan, zein oinez iritsi dira haurrak ikastola berria. 23 urteren ondoren, Lezok berriro izango du Lizeoaren eraikin bat.


