Igor Fuentes eta Lurdes Oiartzabal izan dira azkarrenak Mitxintxolan
Igor Fuentes gizonetan eta Lurdes Oiartzabal emakumeetan izan ziren larunbatean Mitxintxolako II. Igoeran azkarrenak. 25 parte hartzaile izan ziren proban, eta antolatzaileek nabarmendu dute “aparteko giroa” izan zela, jende asko joan zelako Jaizkibelgo maldetara korrikalariak animatzera. Izan ere, lasterketa hasi aurretik ikusleen martxa egin zuten Donibaneko plazatik Mitxintxolaraino. Hamazazpi minutu eta 50 segundoko denbora egin zuen helmugan Fuentesek. Hala, Itsas Menditik esan dute “denbora harrigarria” izan zela Fuentesena, besteak beste, iazko lehenengo ekitaldian Iñaki Lopetegi irabazleak egin zuen marka segundo batean hobetu zuelako. Helmugan bigarrena Iñaki Lopetegi bera izan zen, irabazletik 25 segundora; hirugarrena, berriz, Xabier Lasaga, hemeretzi minutu eta 31 segundoko denborarekin. Parte hartu zuen emakume bakarra Lurdes Oiartzabal izan zen. Hori horrela izanik, ez zaio inolako meriturik kendu behar egin zuen lanari, 25 partaideen artean zazpigarren denbora onena egin zuelako (20:37). Lasterketaren ondoren sariak eman zizkieten markarik onenak egin zituztenei, eta hainbat pintxo eta salda beroa dastatzeko aukera izan zuten partaideek. Itsaski otarra ere zozkatu zuen txartela erosi zutenen artean: Migel Novoak eraman zuen etxera otarra. Sailkapena Igor Fuentes 17:50 Iñaki Lopetegi 18:15 Xabier Lasaga 19:31 Richard Rivera 19:41 Ibon Intxaurrandieta 20:12 Joseba Ulazia 20:34 Lurdes Oiartzabal 20:37 (emakumeetan lehena) Oskar Novoa 21:34 Sergio Bengoetxea 22:09 J. Carlos [...]
Igor Fuentes gizonetan eta Lurdes Oiartzabal emakumeetan izan ziren larunbatean Mitxintxolako II. Igoeran azkarrenak. 25 parte hartzaile izan ziren proban, eta antolatzaileek nabarmendu dute “aparteko giroa” izan zela, jende asko joan zelako Jaizkibelgo maldetara korrikalariak animatzera. Izan ere, lasterketa hasi aurretik ikusleen martxa egin zuten Donibaneko plazatik Mitxintxolaraino.
Hamazazpi minutu eta 50 segundoko denbora egin zuen helmugan Fuentesek. Hala, Itsas Menditik esan dute “denbora harrigarria” izan zela Fuentesena, besteak beste, iazko lehenengo ekitaldian Iñaki Lopetegi irabazleak egin zuen marka segundo batean hobetu zuelako.
Helmugan bigarrena Iñaki Lopetegi bera izan zen, irabazletik 25 segundora; hirugarrena, berriz, Xabier Lasaga, hemeretzi minutu eta 31 segundoko denborarekin.
Parte hartu zuen emakume bakarra Lurdes Oiartzabal izan zen. Hori horrela izanik, ez zaio inolako meriturik kendu behar egin zuen lanari, 25 partaideen artean zazpigarren denbora onena egin zuelako (20:37).
Lasterketaren ondoren sariak eman zizkieten markarik onenak egin zituztenei, eta hainbat pintxo eta salda beroa dastatzeko aukera izan zuten partaideek. Itsaski otarra ere zozkatu zuen txartela erosi zutenen artean: Migel Novoak eraman zuen etxera otarra.
Sailkapena
- Igor Fuentes 17:50
- Iñaki Lopetegi 18:15
- Xabier Lasaga 19:31
- Richard Rivera 19:41
- Ibon Intxaurrandieta 20:12
- Joseba Ulazia 20:34
- Lurdes Oiartzabal 20:37 (emakumeetan lehena)
- Oskar Novoa 21:34
- Sergio Bengoetxea 22:09
- J. Carlos Rodriguez 22:10
- Mikel Alkaraz 22:45
- Zigor Crespo 22:45
- Migel Novoa 22:45
- Beñat Sein 23:24
- Iker Goldaraz 23:28
- Gorka Bengoetxea 23:45
- Aitor Puy 23:45
- Eduardo Carranza 23:47
- Markos Sistiaga 23:51
- Kepa Berasategi 23:59
- Jurgi Aldalur 25:01
- Nestor Mendibil 25:45
- Theo Karamihai 27:11
- Iñaki Osoro 27:27
- J. Antxustegietxarte 29:38

