Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte drogekin atzeman ondoren
33 urteko gizon bat eta 27 urteko emakume bat atxilotu dituzte ertzainek bart gauean Errenteria-Oreretan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzaren patruila batek bi auto ikusi zituen. Horietako baten barruan zegoen bikotea, eta ustez droga e...
33 urteko gizon bat eta 27 urteko emakume bat atxilotu dituzte ertzainek bart gauean Errenteria-Oreretan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzaren patruila batek bi auto ikusi zituen. Horietako baten barruan zegoen bikotea, eta ustez droga eman zioten autoan etorri zen pertsona bati. Momentu horretan, ertzainak ikusi zituzten, eta ihes egin zuten: bikotea Errenteriarantz joan zen, eta beste autoa, berriz, Irunerantz.
Bikotea zihoan autoa abiadura handiarekin atera zen, eta gidariak autoaren kontrola galdu zuen. Kaputxinoetako Sorgintxulo kalean aparkatuta zeuden bi auto jo zituen.
Ertzainek gizon bat eta emakume bat atxilotu zituzten, eta Herrizaingo Sailaren arabera, heroina dosiak, kokaina, haxix pixka bat eta marihuana kukulu bat atzeman zieten. Drogekin trafikatzea egotzi diete.

