Gizon bat atxilotu dute hainbat haxix zati lurrera bota ostean
Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu zuen igande goizaldean ustez haxix zati batzuk lurrera botatzen ari zela. Herrizaingo Sailaren arabera, haxix zati horiek saltzeko prest zeuden, eta ertzaintzak ikusi zituenean horiek bota zituen. Gaineratu dute...
Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu zuen igande goizaldean ustez haxix zati batzuk lurrera botatzen ari zela. Herrizaingo Sailaren arabera, haxix zati horiek saltzeko prest zeuden, eta ertzaintzak ikusi zituenean horiek bota zituen. Gaineratu dutenez, 1.000 eurotik gora zeramatzan gainean.
Igande goizaldeko ordubata eta erdiak aldera atzeman zuten gizona. Maria Lezo kaletik zihoan patruila bat taldetxo bati begira zegoela horietako batek plastikozko poltsatxo bat lurrera bota zuela adierazi du Herrizaingo Sailak.
Gizona osasun publikoaren kontrako delitu bat egitea egotzi diote.

