Errobi ibaia ezagutzeko aukera, Trintxerrekin
Trintxer Mendi Taldeak Errobi ibaia ezagutzeko irteerak egingo ditu aurten. Txango horietatik lehena hilaren 15ean egingo dute, igandean. Baiona eta Uztaritz (Lapurdi) lotuko dituen etapa egingo dute: 15 kilometroko bidea egingo dute hala nahi dutenek,...
Trintxer Mendi Taldeak Errobi ibaia ezagutzeko irteerak egingo ditu aurten. Txango horietatik lehena hilaren 15ean egingo dute, igandean. Baiona eta Uztaritz (Lapurdi) lotuko dituen etapa egingo dute: 15 kilometroko bidea egingo dute hala nahi dutenek, hiru bat ordutan.
Informazio gehiago nahi dutenek edo izena eman nahi dutenek honako telefono zenbakietara deitu behar dute: 943 39 07 21 edo 679 23 36 60.
Igande goizean Dax tabernaren ondoan geldituko dira Lapurdi aldera joateko Trintxerrekoak. Bertatik Baionaraino joango dira autobusez, Lapurdiko hiriburutik Uztaritzeko bidea hartzeko.

