Allerru futbol taldeak garaipenarekin bukatu du lehenengo itzulia
Lehiaketen itzuleran (areto futbolarena izan ezik), emaitza gazi-gozoak lortu dituzte Lezoko talde nagusiek. Bina garaipen eskuratu eta bina porrot jasan dituzte Allerruko taldeek. Erregional Preferenteko futbol taldeak lehenengo itzulia bukatu du. Garaipenarekin, gainera. Eskualdeko derbia jokatu zuten Plazetan eta sailkapenean gorago dagoen Beti Onari 3-1eko emaitzaz irabazi zieten. Zuri-berdeak 11. postua mantentzen dute, hamasei punturekin. Emakumeek, berriz, ligaxkako fasea bukatu zuten lehengo asteburuan. Eurek ere derbia jokatu zuten etxean, Arrobi Berriren kontra. Emaitza berbera izan zen. Garaipen horrekin, sailkapenean koska bat igo eta laugarren bukatu dute lezoarrek. Hamabost puntu eskuratu dituzte guztira. Mariño izan da nagusi ligaxkan, eta sailkapenaren erdialdean geratu diren bost taldeen artean (zazpi dira guztira) berdintasun handia egon da. Allerru Bren porrota Arratsaldean Plazetan jokatu zuten hirugarren partidan, Allerru Bk ezin izan zuen Hondarribia B garaitu. Gol bakarreko aldeagatik galdu zuten lezoarrek. Erregional Preferente Mailara igotzeko fasearen lehenengo partida izan zen larunbatekoa. Datorren partida Donostian jokatuko dute, Vasconiaren kontra. Saskibaloi taldeak ere etxean jokatu zuen, larunbat arratsaldean. Bekoerrotako kantxan, baina, Hernani Teklan taldea izan zen nagusi: 52-74 irabazi zuten. Denboraldiko zazpigarren porrota izan zen. Sei garaipenekin bederatzigarren postuan daude berdeak. Datorren asteburuan Bekoerrota kiroldegian jokatuko dute berriro, Leihoak Zast taldearen kontra. Sailkapenaren [...]
Lehiaketen itzuleran (areto futbolarena izan ezik), emaitza gazi-gozoak lortu dituzte Lezoko talde nagusiek. Bina garaipen eskuratu eta bina porrot jasan dituzte Allerruko taldeek.
Erregional Preferenteko futbol taldeak lehenengo itzulia bukatu du. Garaipenarekin, gainera. Eskualdeko derbia jokatu zuten Plazetan eta sailkapenean gorago dagoen Beti Onari 3-1eko emaitzaz irabazi zieten. Zuri-berdeak 11. postua mantentzen dute, hamasei punturekin.
Emakumeek, berriz, ligaxkako fasea bukatu zuten lehengo asteburuan. Eurek ere derbia jokatu zuten etxean, Arrobi Berriren kontra. Emaitza berbera izan zen. Garaipen horrekin, sailkapenean koska bat igo eta laugarren bukatu dute lezoarrek. Hamabost puntu eskuratu dituzte guztira. Mariño izan da nagusi ligaxkan, eta sailkapenaren erdialdean geratu diren bost taldeen artean (zazpi dira guztira) berdintasun handia egon da.
Allerru Bren porrota
Arratsaldean Plazetan jokatu zuten hirugarren partidan, Allerru Bk ezin izan zuen Hondarribia B garaitu. Gol bakarreko aldeagatik galdu zuten lezoarrek. Erregional Preferente Mailara igotzeko fasearen lehenengo partida izan zen larunbatekoa. Datorren partida Donostian jokatuko dute, Vasconiaren kontra.
Saskibaloi taldeak ere etxean jokatu zuen, larunbat arratsaldean. Bekoerrotako kantxan, baina, Hernani Teklan taldea izan zen nagusi: 52-74 irabazi zuten. Denboraldiko zazpigarren porrota izan zen. Sei garaipenekin bederatzigarren postuan daude berdeak. Datorren asteburuan Bekoerrota kiroldegian jokatuko dute berriro, Leihoak Zast taldearen kontra. Sailkapenaren beheko aldean daude, bi garaipen bakarrik lortuta.

