Urtarrilaren 7ko manifestazioari atxikimendua adierazi diote Hondarribian
Irun eta Hondarribiko presoak eta iheslariak gogoan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako, bi herrietan. Atzo arratsaldean agerraldia egin zuten Hondarribiko Zuloaga Etxean, urtarrilaren 7an Bilbon egingo duten manifestazioari atxikimendua adierazteko. Agerraldi berean, Gabonetako ekintzen berri ere eman zuten. Bihar goizean, preso eta iheslarien senideen etxeetara joango dira jai giroan: 10:30ean irtengo dira, Muaratik. Olentzero eta Gabon kantak abestuko dizkiete bertakoei. Ondoren, 13:00etan, kartelada berezia egingo dute, San Pedro kalean. Arratsaldean, Muara elkartean elkartuko dira berriro kantu entsegua egiteko. Jarraian, Olentzeroren panpinarekin aterako dira kalera, kalez kale kantuan aritzeko. Herri Dendak zabalik Urtero bezala, Herri Denda jarri dute Muaran, besteak beste, presoek egindako lanekin. Irunen, Hazia elkartean jarri dute Herri Denda. Gaur eta bihar irekiko dute, 17:00etatik 20:00etara.
Irun eta Hondarribiko presoak eta iheslariak gogoan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako, bi herrietan. Atzo arratsaldean agerraldia egin zuten Hondarribiko Zuloaga Etxean, urtarrilaren 7an Bilbon egingo duten manifestazioari atxikimendua adierazteko. Agerraldi berean, Gabonetako ekintzen berri ere eman zuten.
Bihar goizean, preso eta iheslarien senideen etxeetara joango dira jai giroan: 10:30ean irtengo dira, Muaratik. Olentzero eta Gabon kantak abestuko dizkiete bertakoei. Ondoren, 13:00etan, kartelada berezia egingo dute, San Pedro kalean. Arratsaldean, Muara elkartean elkartuko dira berriro kantu entsegua egiteko. Jarraian, Olentzeroren panpinarekin aterako dira kalera, kalez kale kantuan aritzeko.
Herri Dendak zabalik
Urtero bezala, Herri Denda jarri dute Muaran, besteak beste, presoek egindako lanekin. Irunen, Hazia elkartean jarri dute Herri Denda. Gaur eta bihar irekiko dute, 17:00etatik 20:00etara.