Loteriaren bosgarren sariaren bi zenbaki saldu dituzte Errenteria-Oreretan
Zortearen iratxoak Iztietako Diputazio Plazako loterien administrazioa ukitu duela dirudi. Izan ere, atzo, beste behin ere, Gabonetako loteriaren sari bat egokitu zitzaion administrazio horri. Bosgarren sariaren zati bat, hain zuzen ere. Kapitain Enea ...
Zortearen iratxoak Iztietako Diputazio Plazako loterien administrazioa ukitu duela dirudi. Izan ere, atzo, beste behin ere, Gabonetako loteriaren sari bat egokitu zitzaion administrazio horri. Bosgarren sariaren zati bat, hain zuzen ere. Kapitain Enea kaleko loterien administrazioan beste dezimo bat banatu dute. Zehazki, 8.128 zenbakiaren zati bat banatu dute establezimendu horretan. Bilbon ere utzi du dirua zenbaki horrek, 120.000 euro denera.
Hala ere, diru gehiena 62.718 zenbakiak utzi du Errenteria-Oreretan: 60.000 euro banatu ditu Beraungo laugarren administrazioak zenbaki horrekin, serie oso bat saldu baitute. Bosgarren saria da, Iztietakoa eta Kapitain Eneakoa bezala, Beraunen banatu dutena.
Lehen saria Huesca probintziako Grañen herrian egokitu da.