Olentzeroren eskutitzak jasoko ditu Mari Domingik Azeri elkarte parean
Mari Domingi Hondarribira bueltatuko da Gabonetako jaiak direla eta. Hala, Olentzerori idatzitako eskutitzak jasoko ditu etzi, Azeri elkartearen pareko plazatxoan, 18:00etatik aurrera. Haur guztiak daude festara gonbidatuta. Higer hondarribiko merkatar...
Mari Domingi Hondarribira bueltatuko da Gabonetako jaiak direla eta. Hala, Olentzerori idatzitako eskutitzak jasoko ditu etzi, Azeri elkartearen pareko plazatxoan, 18:00etatik aurrera. Haur guztiak daude festara gonbidatuta.
Higer hondarribiko merkatarien elkarteak, herriko dendetan 3.000 eskutiz banatu ditu haurrek jaso ditzaten. Horiek dira etzi Mari Domingik jasoko dituenak.
Alde Zaharrera
Haurren eskutitzak jasota, arratsaldeko zazpietatik aurrera, Mari Domingi trikitixak lagunduta Alde Zaharrera abiatuko da, Olentzerorekin bat egiteko. Bertan, biek, euren lanarekin jarraituko dute, Hondarribiko haurren ilusioak bilduz.