Juan Jose Lapitz Hondarribiako idazleak Hondarribiko sukaldaritza. Atzokoa eta gaurkoa liburua argitaratu berri du. Aurkezpen ofiziala iragan ostiralean udaletxeko areto nagusian egin zuten, eta hitzaurrea Javier Aranburu kazetari hondarribiarrak egi...
Mari Domingi Hondarribira bueltatuko da Gabonetako jaiak direla eta. Hala, Olentzerori idatzitako eskutitzak jasoko ditu etzi, Azeri elkartearen pareko plazatxoan, 18:00etatik aurrera. Haur guztiak daude festara gonbidatuta. Higer hondarribiko merkatar...
Emeki elkarteak akuarela ikastaroa antolatu du. Urtarrilean hasiko dira, eta ostegunetan izango dira saioak arratsaldeko bostetatik zazpietara. Irakaslea Lupe Amunarriz izango da, eta izena emateko 943 64 34 02ra deitu edo emekielkartea[a bildua] hotma...
Bidea aurkitu ezinik dabil Hondarribiko futbol taldea. Urteko azkeneko partida jokatu zuten iragan larunbatean, eta 4-0 galdu zuten Berioren aurka. Hala, hamalaugarren dira sailkapen nagusian, eta urtarrilaren 7an jokatuko dute datorren jardunaldiko pa...
Batera Baik biharko hitzaldia antolatua zuen Jesus Egiguren PSE-EEko idazkari nagusiarekin, baina antolatzaileek zehaztu dutenez, bertan behera geratu da biharko saioa, eta beste egun batean egitea ari dira pentsatzen. Hala ere, aurrerago zehaztuko dut...
Urteko azkeneko partida gaur jokatuko du Hondarribia-Irunek Zamoran. Hala, hamargarren den Caja Rural Tintos de Toro taldea izango du aurrez aurre, 20:30etik aurrera. Hondarribia-Irunek azkeneko jardunaldiko partida 75-86 galdu zuen Gironaren aurka, et...
Gaur, San Tomas Eguna dela eta, 09:00etatik aurrera, barazki eta produktu azoka, animalia erakusketa eta txistorra jateko aukera egongo da San Pedro kalean. Gainera, herri kirolak, haur jolasak, Zesuma musika taldea, Meakako Adixkideak dantza taldea et...
Igandean XIV. Ikasberriko krosa jokatu zuten Azpeitian, eta EAT Errenteria Atletismo Taldeko ordezkari ugarik parte hartu zuen. Horietan lanik onena Angel Medicisek egin zuen, podiumera igotzea lortu baitzuen. Emakumeei dagokionez, Esther Estefania iza...
Hirugarren urtez, Gabonetan dantza eta musika giroa izango da Irunen, Tatiana eta Dantzaka akademien, IrunBreak elkartearen eta Udal Musika Kontserbatorioaren eskutik. Gabonetan jende gehien biltzen diren lekuetan ariko dira: Pio XII.a plazan, San Mige...
Bost kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek; mozorro onenarentzako saria banatuko dute. II. urtez jarraian Kamio tabernak hartu du bere gain Gabonetako Krosaren antolakuntza. Larunbatean izango da, 16:30etik aurrera. Izen-ematea Gure Zumardian egin behar da, lasterketa hasi eta ordubete lehenagotik hasita, eta 6 euro balio du. Horien truke parte hartzaileek elastiko bana, ura, salda eta txorixoa eskuratuko dute. Iaz antolatu zuen Kamiok lehenbizikoz Gabonetako Krosa, eta oso harrera ona izan zuen herritarren artean. 80 lagunek eman zuten izena iaz, eta antolatazileek aurten kopuru bera edo handiagoa espero dute. Iragarri dutenez, korrikalari onena ez ezik, mozorro onena sarituko dute.
Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta, etzi helduko dira Olentzero eta Mari Domingi udalerrira. Egun bateko aurrerapenarekin helduko dira, gainera, haurren gutunak jaso eta beraien ametsak egi bihurtzeko helburuarekin. Ostirala izanik, jende ugari bilduko dela espero dute Olentzero eta Mari Domingi lantaldeko kideek, “eguraldiak laguntzen badu, behintzat”, zehaztu du Xixilio Maritxalarrek. Zazpi urte dira Lau Haizetara jaia antolatzen hasi zenetik, eta aurretik AEK-k jorratutako bideari heldu zion. Urtero, zazpi lagun biltzen dira lantaldearen bueltan, eta aldi bakoitzean egitarauan berritasunak txertatzen joan dira, “hobetzeko”. Horren harira, aurten zanpantzarrak izango dira Olentzero eta Mari Domingirekin. Ez da aldaketa bakarra izango; berria ez bada ere, estreinakoz, Gaztainerre Jaia ere antolatu dute euskara elkartekoek. Sua piztu eta danbolinetan 700 kilo gaztain erreko dituzte, “ilaran zain dauden haur eta gurasoen artean banatzeko”, esan du Maritxalarrek. Jaiak azken urteetan jaso duen erantzunarekin “pozik” daude: “500 haur hurbiltzen dira, eta guztira, 2.500 postal banatzen ditugu herriko ikastetxe eta haurtzaindegietan”. Hala ere, ez dutela “sabaia jo” argi dute antolatzaileek, eta hortaz, apurka egun hori handitu eta hobetzeko apustu garbia egin dutela gaineratu du Maritxalarrek. Horren harira, lantaldean parte hartzeko gogoa izan dezaketen gurasoei deia egin die: “Lanerako lekua dago bertan, batez ere haur txikiak dituzten gurasoentzat”. Maritxalarrek jasotzen duten [...]
San Tomas Eguna ospatzen ari dira gaur, Errenteria-Oreretan. Zumardia postuz beteta esnatu da gaur goizean, eta asko izan dira eguerdi artean txistorra jatera eta zerbait edatera animatu diren herritarrak. Garai horretan, aukera izan dute ere bertso sa...
Energiaren eraginkortasunera bideratutako bost proiektu jarriko ditu martxan Errenteriako Udalak, faktura eta energia kontsumoa jaisteko asmoz. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak jakinarazi duenez, 2010ean 800.000 euro gastatu zituen udalak ene...
Gabierrotako Laguntasuna elkarteak herriko eraikin esanguratsuen maketekin osatutako erakusketa prestatu du, eta hilabete osoan zehar ikusteko aukera izango da Xenpelar Etxean. Astelehenetik ostiralera dago zabalik, 17:00etatik 20:00etara. Maketa horie...
Igandean San Tomas Azoka antolatu zuten Agustinetan, eta bertan saskia zozkatu zuten. Saskia tokatu zaion zenbakia 689 izan da. Zenbaki hori daukanak auzo elkartearen tabernatik pasatu beharko du saskia jasotzera. Auzo elkarteak jakinarazi du eguna eur...
Larunbatean, hilaren 24an, Olertzero abestiaren eta gabon kantuen jaialdia egingo dute San Juan harria plazan, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Lehenengo 16 urtetik beherako taldeak ariko dira, eta, ondoren, 16 urtetik gorakoak. Talde bakoitzak bi abe...
Wikipedia Interneteko entziklopedia askearen atarian, euskarazko bertsioan, asteko irudia hautatzen dute. Gabonak izaki, Olentzeroren irudia jarri dute Wikipediakoek. Olentzeroren panpin hori, baina, Lezoko baserri batekoa da, 2007an ateratakoa. Olentz...
Irun Irutenek antolatu du aurten ere hilaren 24ko Olentzeroren ongietorria Irunen. Artalekura iritsiko da Olentzero, 17:30ean, eta handik hasiko du ibilbidea. Kale Nagusia jaitsiko du aurrena, eta Foru kaletik Colon pasealekuraino abiatuko da, Zabaltza...
Heldu den ostiralean, hilaren 23an, Eguberriko kontzertua emango dute Entzun eta Gaztelu Zahar abesbatzek San Bixente elizan. Baionako Charles Ferre tenorra eta Sanchez anaiak flamenko gitarjoleek ariko dira ere.