Hondarribiko sukaldaritzari buruzko liburua argitaratu du Juan Jose Lapitzek
Juan Jose Lapitz Hondarribiako idazleak Hondarribiko sukaldaritza. Atzokoa eta gaurkoa liburua argitaratu berri du. Aurkezpen ofiziala iragan ostiralean udaletxeko areto nagusian egin zuten, eta hitzaurrea Javier Aranburu kazetari hondarribiarrak egi...
Juan Jose Lapitz Hondarribiako idazleak Hondarribiko sukaldaritza. Atzokoa eta gaurkoa liburua argitaratu berri du. Aurkezpen ofiziala iragan ostiralean udaletxeko areto nagusian egin zuten, eta hitzaurrea Javier Aranburu kazetari hondarribiarrak egin zuen. Familiaren bidez harreman handia du gastronomiarekin, eta liburua Ondarribi Grafikagintzak inprimatu du, herriko Ostalaritza Elkartearen laguntzarekin. Udaleko areto nagusia goraino bete zen, eta Hondarribiako sukaldariak bertan izan ziren, besteak beste.
Ehun urteko bidea
Liburuak bi zati ditu. Lehenean, 1900etik gaur egun arte, artxibo, agiri eta idatzien bidez, Juan Jose Lapitzek gastronomiari buruz duen ikuspegia islatu du. Idatzi horiek batez ere bere aita Perikorenak dira.
Bertan ageri da nola bihurtu ziren merenderoak jatetxe, nolakoak ziren nekazaritza eta arrantza sektoreak, Txinga debekatu zenekoa ere agertzen da (1926an) —1955a arte egin zuten—. Gaur egun desagertuta dauden hotel zaharrak —Javier Sagarzazuren akuarelekin ilustratuta— ere agertzen dira lehen atalean, baita jai egunen araberako jateko ohiturak, eta beste hainbat pasadizo ere.
Bestetik, liburuaren bigarren zatiak, gaur egun Hondarribian lan egiten duten sukaldari nagusiek prestatutako errezeten bilduma dakar. Errezetak Peter Andbergen argazkiak ilustratuta datoz.
Hondarribiko sukaldaritza. Atzokoa eta gaurkoa liburua Hondarribiko liburu dendetan 30 euroan eskura daiteke, baita turismo bulegoaren webgunean ere.