Hilaren 23ko animazioen egitaraua
Hirugarren urtez, Gabonetan dantza eta musika giroa izango da Irunen, Tatiana eta Dantzaka akademien, IrunBreak elkartearen eta Udal Musika Kontserbatorioaren eskutik. Gabonetan jende gehien biltzen diren lekuetan ariko dira: Pio XII.a plazan, San Mige...
Hirugarren urtez, Gabonetan dantza eta musika giroa izango da Irunen, Tatiana eta Dantzaka akademien, IrunBreak elkartearen eta Udal Musika Kontserbatorioaren eskutik. Gabonetan jende gehien biltzen diren lekuetan ariko dira: Pio XII.a plazan, San Migel auzoan eta Erdigunean, baita MercaIrunen ere. Hamaika saio egingo dituzte, hilaren 23an eta 29an, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Behean ostiraleko egitaraua ageri da, hilaren 23koa.
- 12:00-12:30: Irunbreak break dance (Txanaleta plaza).
- 12:00-13:00: Kontserbatorioko soka hirukote baten emanaldia (MercaIrun)
- 13:00-13:30: Irunbreak break dance (Pio XII.).
- 17:00-19:00: Clown eta kaleko animazioa Narizzettoren eskutik (merkataritza guneetan: San Migelen, Pio XII.ean eta Erdialdean).
- 17:30-18:30: Kontserbatorioko saxo laukote baten emanaldia (Serapio Mujika kalea).
- 17:30-18:30: Kontserbatorioko Diego de vera dj-a (Arizmendi almirantea plaza).
- 18:00-19:00: Kontserbatorioko haize boskote baten emanaldia (MercaIrun).
- 18:00-19:00: Kontserbatorioko soka hirukote baten emanaldia (Uranzu azoka).
- 17.30-18.30: Eguberrietako dantzak kalean – toxic akademia (Erdigunea).
- 17.30-18.30: Dantza, Tatiana akademiarekin (San Migel).
- 18.30-18.30: Dantza, Pausoka akademiarekin (Erdigunea).
- 18:30-19:00: Irunbreak break dance (Arizmendi almirantea plaza).
- 19.00-20.00: Dantza, Dantzaka akademiarekin (Pio XII).
- 19:30–20:00: Irunbreak break dance (Jenaro Etxeandia plaza).