Herriko eraikin esanguratsuen maketak ikus daitezke Xenpelar etxean
Gabierrotako Laguntasuna elkarteak herriko eraikin esanguratsuen maketekin osatutako erakusketa prestatu du, eta hilabete osoan zehar ikusteko aukera izango da Xenpelar Etxean. Astelehenetik ostiralera dago zabalik, 17:00etatik 20:00etara. Maketa horie...
Gabierrotako Laguntasuna elkarteak herriko eraikin esanguratsuen maketekin osatutako erakusketa prestatu du, eta hilabete osoan zehar ikusteko aukera izango da Xenpelar Etxean. Astelehenetik ostiralera dago zabalik, 17:00etatik 20:00etara.
Maketa horien bidez, 1970ko hamarkadako Errenteria-Orereta ezagutzeko aukera izango du bisitariak: Papelera, Galletas Olibet eta baita Calzados Boni, Paki, Maza, Mendarte bezalako dendak ere.
Maketak birziklatutako materal bidez eginda daude: papera, kola, kartoia, egurra… eta elkarteko bazkideek egin dituzte.