Badatoz Olentzero eta Mari Domingi
Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta, etzi helduko dira Olentzero eta Mari Domingi udalerrira. Egun bateko aurrerapenarekin helduko dira, gainera, haurren gutunak jaso eta beraien ametsak egi bihurtzeko helburuarekin. Ostirala izanik, jende ugari bilduko dela espero dute Olentzero eta Mari Domingi lantaldeko kideek, “eguraldiak laguntzen badu, behintzat”, zehaztu du Xixilio Maritxalarrek. Zazpi urte dira Lau Haizetara jaia antolatzen hasi zenetik, eta aurretik AEK-k jorratutako bideari heldu zion. Urtero, zazpi lagun biltzen dira lantaldearen bueltan, eta aldi bakoitzean egitarauan berritasunak txertatzen joan dira, “hobetzeko”. Horren harira, aurten zanpantzarrak izango dira Olentzero eta Mari Domingirekin. Ez da aldaketa bakarra izango; berria ez bada ere, estreinakoz, Gaztainerre Jaia ere antolatu dute euskara elkartekoek. Sua piztu eta danbolinetan 700 kilo gaztain erreko dituzte, “ilaran zain dauden haur eta gurasoen artean banatzeko”, esan du Maritxalarrek. Jaiak azken urteetan jaso duen erantzunarekin “pozik” daude: “500 haur hurbiltzen dira, eta guztira, 2.500 postal banatzen ditugu herriko ikastetxe eta haurtzaindegietan”. Hala ere, ez dutela “sabaia jo” argi dute antolatzaileek, eta hortaz, apurka egun hori handitu eta hobetzeko apustu garbia egin dutela gaineratu du Maritxalarrek. Horren harira, lantaldean parte hartzeko gogoa izan dezaketen gurasoei deia egin die: “Lanerako lekua dago bertan, batez ere haur txikiak dituzten gurasoentzat”. Maritxalarrek jasotzen duten [...]
Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatuta, etzi helduko dira Olentzero eta Mari Domingi udalerrira. Egun bateko aurrerapenarekin helduko dira, gainera, haurren gutunak jaso eta beraien ametsak egi bihurtzeko helburuarekin. Ostirala izanik, jende ugari bilduko dela espero dute Olentzero eta Mari Domingi lantaldeko kideek, “eguraldiak laguntzen badu, behintzat”, zehaztu du Xixilio Maritxalarrek.
Zazpi urte dira Lau Haizetara jaia antolatzen hasi zenetik, eta aurretik AEK-k jorratutako bideari heldu zion. Urtero, zazpi lagun biltzen dira lantaldearen bueltan, eta aldi bakoitzean egitarauan berritasunak txertatzen joan dira, “hobetzeko”. Horren harira, aurten zanpantzarrak izango dira Olentzero eta Mari Domingirekin. Ez da aldaketa bakarra izango; berria ez bada ere, estreinakoz, Gaztainerre Jaia ere antolatu dute euskara elkartekoek. Sua piztu eta danbolinetan 700 kilo gaztain erreko dituzte, “ilaran zain dauden haur eta gurasoen artean banatzeko”, esan du Maritxalarrek.
Jaiak azken urteetan jaso duen erantzunarekin “pozik” daude: “500 haur hurbiltzen dira, eta guztira, 2.500 postal banatzen ditugu herriko ikastetxe eta haurtzaindegietan”. Hala ere, ez dutela “sabaia jo” argi dute antolatzaileek, eta hortaz, apurka egun hori handitu eta hobetzeko apustu garbia egin dutela gaineratu du Maritxalarrek. Horren harira, lantaldean parte hartzeko gogoa izan dezaketen gurasoei deia egin die: “Lanerako lekua dago bertan, batez ere haur txikiak dituzten gurasoentzat”. Maritxalarrek jasotzen duten laguntza eskertu nahi izan du: “Astoak eta gurdia uzten dizkigun Ibon Sanjuandarrari, Euskadiko Kutxa, Kutxa eta Super Amarari eskerrak eman behar dizkiogu. Baita Gobernu Talde berriari, erakutsi duen sentsibilitate eta jarreragatik”.
Arratsaldeko bostetan abiatuko da ermitatik Olentzero eta Mari Domingi eramango dituen gurdia, dantzari eta txistulariek lagunduta, eta ordu erdi beranduago helduko da Herriko Enparantzara. Bertan kokatutako oholtzan hartuko dituzte haurren gutunak. Eguraldi txarra eginez gero, Orereta Ikastolak Koldo Mitxelena plazan duen eraikinean egingo dute.
Lau Haizetara elkarteko kideak opariak aukeratzeko garaian euskarazko produktuen aldeko hautua egiteko eskatu die gurasoei, “jai hauetan ere euskararen aldeko konpromisoan murgildu eta gure hizkuntzaren erabilera zabaltzeko”.
Halaber, deialdira baserritarrez jantzita joateko deia ere luzatu diete parte hartzaileei.