Aurten ere Olentzerok larunbatean Irunen ibilbidea egitea lortu du Irun Irutenek
Irun Irutenek antolatu du aurten ere hilaren 24ko Olentzeroren ongietorria Irunen. Artalekura iritsiko da Olentzero, 17:30ean, eta handik hasiko du ibilbidea. Kale Nagusia jaitsiko du aurrena, eta Foru kaletik Colon pasealekuraino abiatuko da, Zabaltza...
Irun Irutenek antolatu du aurten ere hilaren 24ko Olentzeroren ongietorria Irunen. Artalekura iritsiko da Olentzero, 17:30ean, eta handik hasiko du ibilbidea. Kale Nagusia jaitsiko du aurrena, eta Foru kaletik Colon pasealekuraino abiatuko da, Zabaltza plazaraino.
Olentzeroren ibilbidea dela eta Colon pasealekua itxita egongo da, Nafarroa eta Gipuzkoa hiribideen artean, 17:15etik 18:15era, gutxi gorabehera. Udalak N-1 errepidea eta Euskal Herria eta Salis hiribideak erabiltzea gomendatu du.