Aterkiarekin, baina festa giroan
San Tomas Eguna ospatzen ari dira gaur, Errenteria-Oreretan. Zumardia postuz beteta esnatu da gaur goizean, eta asko izan dira eguerdi artean txistorra jatera eta zerbait edatera animatu diren herritarrak. Garai horretan, aukera izan dute ere bertso sa...
San Tomas Eguna ospatzen ari dira gaur, Errenteria-Oreretan. Zumardia postuz beteta esnatu da gaur goizean, eta asko izan dira eguerdi artean txistorra jatera eta zerbait edatera animatu diren herritarrak. Garai horretan, aukera izan dute ere bertso saioa entzun eta Ernesto Ezpeleta Bihurri-ren herri kirol erakustaldia ikusteko.
Horrekin batera, egun osoan zehar, hogei baserritar eta artisauren postuak daude jarrita.
Arratsalderako ere gorde dituzte beste zenbait ekintza: dultzaineroek, mutxiko dantzaldiak eta trikitilariek girotuko dituzte bazterrak.