Angel Medicis podiumera igo zen Ikasberrik krosean
Igandean XIV. Ikasberriko krosa jokatu zuten Azpeitian, eta EAT Errenteria Atletismo Taldeko ordezkari ugarik parte hartu zuen. Horietan lanik onena Angel Medicisek egin zuen, podiumera igotzea lortu baitzuen. Emakumeei dagokionez, Esther Estefania iza...
Igandean XIV. Ikasberriko krosa jokatu zuten Azpeitian, eta EAT Errenteria Atletismo Taldeko ordezkari ugarik parte hartu zuen. Horietan lanik onena Angel Medicisek egin zuen, podiumera igotzea lortu baitzuen. Emakumeei dagokionez, Esther Estefania izan zen EATetik lehena iristen, bosgarren izan baitzen.
Sailkapena
- Emakumeak: Esther Estefania bosgarren, Susana Ruiz seigarren eta Marta Heredia zazpigarren.
- Gizonak: Angel Medicis hirugaren, Carlos Garcia, bederatzigarren, Oscar Tijero hamaikagarren, Joan Txasko hamabosgarren, Antonio Castro 21.en, Javi Aiestaran 26.en, Txema Arenzana 27.en, Jose Luis Bereziartua 30.en, eta Josean Galparsoro 31.en.