Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Sens Irun ekimena gabonetarako itzuli da

Udan aurrenekoz egin zuten Sens Irun programaren arrakasta ikusirik, gabonetan berreskuratzea erabaki dute udalak eta Mugan Irungo merkataritza elkarteak. Ekimenaren helburua da bisitariari bost zentzumenei lotutako ibilbide bat eskaintzea, Irungo erdialdea eta bere merkataritza ezagutu ditzan. Gabonetarako beste bost saltoki hautatu dituzte, udan txangoa egin zuenak ere, berriz egin ahal izateko. Eta, nola ez, eguberriei lotutako ibilbidea prestatu dute oraingoan. Ostegunean aurkeztu zuten programa, udaletxeko bilkura aretoan. Bertan izan ziren, besteak beste, Irungo Merkataritza arloko ordezkaria, Migel Angel Paez, Sens Iruneko gidari Iñaki Otamendi, eta Tomas Maeztu Mugan merkataritza elkarteko kudeatzailea. Paezen ustez “hiriko merkataritzak bezeroak fidel izaten saiatzea bezain beharrezkoa du erakargune izatea”. Udan ibilbideko gidari izan zen Iñaki Beobidek errepikatuko du lan horretan. Aurkezpenean esan zuen bisitariei “esperientzia ludiko, dastagarri eta didaktikoa” eskaintzen saiatuko dela. Gabonetan astelehenetik ostiralera egingo dute dituzte paseoak, hilaren 19tik 30era, 16:30etik 18:30era. Prezio 3 eurokoa izango da, eta 12 urtetik beherakoentzat doan. Izen emateko Luis Marianoko turismo bulegora joan behar da, edo 943020732 telefono zenbakira deitu. Sens Irun. Ibilbideko saltokiak Ikuski (Luis Mariano lorategiak). Entzumena landuko dute. Soinu esperientzia tamaina eta material ezberdinetako gabonetako bolak baliatuz. Atrezzo (Geltoki kalea). Ikusmena landuko dute. Kunstall deseinu eskolako ikasleek prestatutako instalazioa, gabonei eta kontsumo arduratsuari lotuta. [...]

admin
Bidasoa
2011/12/18

Udan aurrenekoz egin zuten Sens Irun programaren arrakasta ikusirik, gabonetan berreskuratzea erabaki dute udalak eta Mugan Irungo merkataritza elkarteak. Ekimenaren helburua da bisitariari bost zentzumenei lotutako ibilbide bat eskaintzea, Irungo erdialdea eta bere merkataritza ezagutu ditzan. Gabonetarako beste bost saltoki hautatu dituzte, udan txangoa egin zuenak ere, berriz egin ahal izateko. Eta, nola ez, eguberriei lotutako ibilbidea prestatu dute oraingoan.

Ostegunean aurkeztu zuten programa, udaletxeko bilkura aretoan. Bertan izan ziren, besteak beste, Irungo Merkataritza arloko ordezkaria, Migel Angel Paez, Sens Iruneko gidari Iñaki Otamendi, eta Tomas Maeztu Mugan merkataritza elkarteko kudeatzailea. Paezen ustez “hiriko merkataritzak bezeroak fidel izaten saiatzea bezain beharrezkoa du erakargune izatea”.

Udan ibilbideko gidari izan zen Iñaki Beobidek errepikatuko du lan horretan. Aurkezpenean esan zuen bisitariei “esperientzia ludiko, dastagarri eta didaktikoa” eskaintzen saiatuko dela.

Gabonetan astelehenetik ostiralera egingo dute dituzte paseoak, hilaren 19tik 30era, 16:30etik 18:30era. Prezio 3 eurokoa izango da, eta 12 urtetik beherakoentzat doan. Izen emateko Luis Marianoko turismo bulegora joan behar da, edo 943020732 telefono zenbakira deitu.

Sens Irun. Ibilbideko saltokiak

  • Ikuski (Luis Mariano lorategiak). Entzumena landuko dute. Soinu esperientzia tamaina eta material ezberdinetako gabonetako bolak baliatuz.
  • Atrezzo (Geltoki kalea). Ikusmena landuko dute. Kunstall deseinu eskolako ikasleek prestatutako instalazioa, gabonei eta kontsumo arduratsuari lotuta.
  • Mandarina (Colon pasealekua). Ukimena landuko dute. Gabonetarako erabiltzen diren ehun eta texturen gaineko jarduera.
  • Mendibil ardotegia (Juan de la Cruz kalea). Usaimena landuko dute. Ardo eta xanpain dastatzea.
  • MarcaIrun (Iparralde etorbidea). Dastamena landuko dute. Gabonetako hainbat postreen dastatzea; esperientziaren ardatza konpota izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.