Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hilaren 23an eta 29an musika eta dantzaz girotuko dute Erdialdea

Hirugarren urtez, Gabonetan dantza eta musika giroa izango da Irunen, Tatiana eta Dantzaka akademien, IrunBreak elkartearen eta Udal Musika Kontserbatorioaren eskutik. Gabonetan jende gehien biltzen diren lekuetan ariko dira: Pio XII.a plazan, San Migel auzoan eta Erdigunean, baita MercaIrunen ere. Hamarnaka saio egingo dituzte, hilaren 23an eta 29an, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara (ikus egitaraua behean). Tatiana eta Dantzaka taldeek flashmob ekintzak burutuko dituzte, jendea ezustekoan harrapatuz. Tatianako Analisa Torresek azaldu zuen 250 dantzarik parte hartuko dutela gabonetako ekintzetan. Hondarribia kalea eta Iparralde etorbidea bitartean semaforoak oinezkoentzako berde jartzerakoan dantzatuko dute. Eta IrunBreak elkarteko kideak Aita Noelez mozorrotuko dira, ordu erdiko break dance ikuskizunak egiteko. Kontserbatorioko lau taldek bat egin dute Irungo gabonak girotzeko ekitaldi sortarekin. Hain zuzen ere, haize bostekoa, saxoen taldea, hari hirukotea eta Diego Vera disko jartzaile eta bateria elektronikoak dira Eguberri astean emanaldiak eskainiko dituztenak. Argiteria %100 iraunkorra Musika eta dantzaz gain, argiteria bereziak gogoratuko dien irundar zein bisitariei aste hauek bereziak direla. Joan den astean piztu zituzten San Juan Harria plazara itzuli diren argiak. “Hiru dimentsioetako kolorezko elementuak hautatu ditugu aurten ere, egunez dekoratu eta gauez argitzen dutenak. Gainera %100ean led argiak baliatu ditugu, iraunkorrak eta oso dekoratiboak direlako”, esan zuen Cristina Laborda Bide Publikoko [...]

admin
Bidasoa
2011/12/18
Gabonetako argiak

Aurten gabonetako argiteria berezia San Juan Harria plazara itzuli da, obrak amaituta

Hirugarren urtez, Gabonetan dantza eta musika giroa izango da Irunen, Tatiana eta Dantzaka akademien, IrunBreak elkartearen eta Udal Musika Kontserbatorioaren eskutik. Gabonetan jende gehien biltzen diren lekuetan ariko dira: Pio XII.a plazan, San Migel auzoan eta Erdigunean, baita MercaIrunen ere. Hamarnaka saio egingo dituzte, hilaren 23an eta 29an, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara (ikus egitaraua behean).

Tatiana eta Dantzaka taldeek flashmob ekintzak burutuko dituzte, jendea ezustekoan harrapatuz. Tatianako Analisa Torresek azaldu zuen 250 dantzarik parte hartuko dutela gabonetako ekintzetan. Hondarribia kalea eta Iparralde etorbidea bitartean semaforoak oinezkoentzako berde jartzerakoan dantzatuko dute. Eta IrunBreak elkarteko kideak Aita Noelez mozorrotuko dira, ordu erdiko break dance ikuskizunak egiteko.

Kontserbatorioko lau taldek bat egin dute Irungo gabonak girotzeko ekitaldi sortarekin. Hain zuzen ere, haize bostekoa, saxoen taldea, hari hirukotea eta Diego Vera disko jartzaile eta bateria elektronikoak dira Eguberri astean emanaldiak eskainiko dituztenak.

Argiteria %100 iraunkorra
Musika eta dantzaz gain, argiteria bereziak gogoratuko dien irundar zein bisitariei aste hauek bereziak direla. Joan den astean piztu zituzten San Juan Harria plazara itzuli diren argiak. “Hiru dimentsioetako kolorezko elementuak hautatu ditugu aurten ere, egunez dekoratu eta gauez argitzen dutenak. Gainera %100ean led argiak baliatu ditugu, iraunkorrak eta oso dekoratiboak direlako”, esan zuen Cristina Laborda Bide Publikoko ordezkariak argiak pizteko ekitaldian.

Gabonetako argiak urtarrilaren 6a arte piztuko dituzte, 18:00etan: auzoetakoak 23:00ak arte, biribilgune, Erdigune eta eremu ofizialekoak (Nagusia, Foru eta San Martzial kaleak) goizaleko ordubata arte, eta udaletxekoak eta Jenaro Etxeandiakoak goiza arte.

Gabonetako kanpainarekin “Irun gabonetako erosketak egiteko irundarrentzat eta gertukoentzat aukera ona” dela uste du Miguel Angel Paezek, “merkataritza eskaintzeaz gain, ondo pasatzeko aukera ematen duelako”. Horregatik, udala promozio lanak egiten ari da Lapurdin, Bortzirietan eta Oarsoaldean.

Hilaren 23a, ostirala

  • 12:00-12:30: Irunbreak break dance (Txanaleta plaza).
  • 12:00-13:00: Kontserbatorioko soka hirukote baten emanaldia (MercaIrun)
  • 13:00-13:30: Irunbreak break dance (Pio XII.).
  • 17:00-19:00: Clown eta kaleko animazioa Narizzettoren eskutik (merkataritza guneetan: San Migelen, Pio XII.ean eta Erdialdean).
  • 17:30-18:30: Kontserbatorioko saxo laukote baten emanaldia (Serapio Mujika kalea).
  • 17:30-18:30: Kontserbatorioko Diego de vera dj-a (Arizmendi almirantea plaza).
  • 18:00-19:00: Kontserbatorioko haize boskote baten emanaldia (MercaIrun).
  • 18:00-19:00: Kontserbatorioko soka hirukote baten emanaldia (Uranzu azoka).
  • 17.30-18.30: Eguberrietako dantzak kalean – toxic akademia (Erdigunea).
  • 17.30-18.30: Dantza, Tatiana akademiarekin (San Migel).
  • 18.30-18.30: Dantza, Pausoka akademiarekin (Erdigunea).
  • 18:30-19:00: Irunbreak break dance (Arizmendi almirantea plaza).
  • 19.00-20.00: Dantza, Dantzaka akademiarekin (Pio XII).
  • 19:30–20:00: Irunbreak break dance (Jenaro Etxeandia plaza).

Hilaren 29a, osteguna

  • 11.00-12:00: Dantzak, Tatiana akademiarekin (San Migel).
  • 11.30-12.30: Dantzak, Toxic akademiarekin (Erdigunea).
  • 11:30-12:30: Kontserbatorioko saxo laukotea (Uranzu azoka).
  • 11:30-12:30: Kontserbatorioko haize boskotea (Mendibil merkataritza zentroan).
  • 12.00-12.30: Irunbreak break dance (Jenaro Etxeandia plaza).
  • 12:00-13:00: Kontserbatorioko bateria elektronikoa (Hondarribia kalea).
  • 12.30-13.30: Dantzak, pausoka akademia (Erdigunea).
  • 12:30-13:30: Dantzak, dantzaka akademia (Pio XII).
  • 12:00-13:00: Kontserbatorioko soka hirukotea (MercaIrun).
  • 13.00-13.30: Irunbreak break dance (Arizmendi almirantea plaza).
  • 17:00-19:00: Clown eta kaleko animazioa, Narizzettoren antzerki taldea (Merkataritza guneetan: San Migel, Pio XII. eta erdialdea).
  • 17:00-18:00: Kontserbatorioko soka hirukotea (Colon pasealekuko galeriak).
  • 17:30-18:30: Kontserbatorioko Diego Vega dj-a (Zabaltza plaza).
  • 17:30-18:30: Kontserbatorioko haize boskotea (Uranzu azoka).
  • 17:30-18:30: Kontserbatorioko saxo laukotea (Mendibil merkataritza zentroa).
  • 18:00-18:30: Irunbreak break dance (Pio XII. Plaza).
  • 19:30-20:00: Irunbreak break dance (Hondarribia kalea).

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.