Euskal presoen eskubideak errespetatzeko eskari zabala, “gatazka bake bidera eramateko”
Euskal preso eta iheslariak gogoan, elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Irungo Urdanibia plazan. Aurretik, hiriko hainbat alderdi politikok testu bat adostu zuten, Madril eta Parisi presoen eskubideak errespetatu eta gartzela politika aldatzeko eskatuz. Besteak beste, sakabanaketarekin amaitzeko eta gaixo diren presoak eta epaiketaren zain daudenak aske uzteko eskatzen du idatziak. Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, Aralar, Alternatiba, Ezker Batua eta Bilduk sinatu zuten testua. Aste honetan idatzitako testuaren sinatzaileek “ETAren erabakiaren ondorioz gatazka politikoa bake bidera eramateko aukera” zabaldu duela. “Eman beharreko urratsetan, besteak beste, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu beharko da”, gaineratzen du, eta, horretarako “euskal preso politikoen aurka zigor gehitu gisaaplikatzen den espetxe politika eteteko” exijitzen dute. Honako neurriak eskatzen dituzte: Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea. Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea. Epaituak izateko zain dauden presoak behin-behinekoz askatzea. Legeak ezarritakoak beteak dituzten zigortutako preso guztiei, baldintzapeko askatasuna ematea. Legeak jasotzen dituen espetxe onurak aplikatzea, murrizketarik gabe. Zigorra betetzeko muga berrogei urtetan ezartzen duen legedia indargabetzea. Munduan eman diren bake prozesu guztietan “preso politikoen errealitateari konponbidea” eman zaiela diote, eta Madril eta Parisi gaertzela politika “errotik aldatzea eta atzerapenik gabeko urratsak ematea” exijitzen diete. Bukatzeko, sinatzaileek herritarrei dei egiten diete “ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa [...]
Euskal preso eta iheslariak gogoan, elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Irungo Urdanibia plazan. Aurretik, hiriko hainbat alderdi politikok testu bat adostu zuten, Madril eta Parisi presoen eskubideak errespetatu eta gartzela politika aldatzeko eskatuz. Besteak beste, sakabanaketarekin amaitzeko eta gaixo diren presoak eta epaiketaren zain daudenak aske uzteko eskatzen du idatziak. Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, Aralar, Alternatiba, Ezker Batua eta Bilduk sinatu zuten testua.
Aste honetan idatzitako testuaren sinatzaileek “ETAren erabakiaren ondorioz gatazka politikoa bake bidera eramateko aukera” zabaldu duela. “Eman beharreko urratsetan, besteak beste, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu beharko da”, gaineratzen du, eta, horretarako “euskal preso politikoen aurka zigor gehitu gisaaplikatzen den espetxe politika eteteko” exijitzen dute. Honako neurriak eskatzen dituzte:
- Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea.
- Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea.
- Epaituak izateko zain dauden presoak behin-behinekoz askatzea.
- Legeak ezarritakoak beteak dituzten zigortutako preso guztiei, baldintzapeko askatasuna ematea.
- Legeak jasotzen dituen espetxe onurak aplikatzea, murrizketarik gabe.
- Zigorra betetzeko muga berrogei urtetan ezartzen duen legedia indargabetzea.
Munduan eman diren bake prozesu guztietan “preso politikoen errealitateari konponbidea” eman zaiela diote, eta Madril eta Parisi gaertzela politika “errotik aldatzea eta atzerapenik gabeko urratsak ematea” exijitzen diete.
Bukatzeko, sinatzaileek herritarrei dei egiten diete “ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa eman eta herri honek inoiz ezagutu duen mobilizaziorik handiena” osatzeko.
Bilduren erantzuna
Irungo Bildu pozik agertu zen testuak jasotako babesarengatik. “Irunen inoiz ezagutu ez dugun babes handi eta zabalena izan duelako eta bestetik, aspaldiko partez egun hauetan euskal preso politikoen gaia hainbat eragile politikoren agendan egon delako”. Gainera, “hainbat eragile politikok pribatuan esan dutena modu publikoan esateko ausardia” eskatu die Bilduk.
Euskal preso politikoek bizi duten egoerarekin elkartasuna adierazteko Euskal Herriko leku askotan egin zen bezala, ostiralean baraualdia egin zuten Irungo Bilduko hautetsi eta erakundeetako langileek.