San Tomas Azoka aurkeztu dute eguerdian
San Tomas Azoka aurkeztu dute gaur eguerdian
Oreretako San Tomas Batzordeak, asteazkenean egingo duen azokaren 26. edizoa aurkeztu du gaur eguerdian. Aurtengo azoka “elkarlanaren fruitua” izango dela eta azken urteotako azokarik “ikusgarriena” bihurtuko den zalantzarik ez dute antolatzaileek. Antolaketa lanetan inoiz baino herritar gehiago aritu dela zehaztu dute batzordekideek, tartean norbanako boluntarioak, txosna batzordea, Xenpelar AEK Euskaltegia eta Errenteriako Udala aritu dira, eta lortutako elkarlan esparruaz “harro” azaldu dira: “Zinez uste dugulako herrigintzarako bidea horixe dela”. Horrekin batera, San Tomas Batzordak urratutako bidea “Oreretako herrigintzan eredu” izan daitekeela nabarmendu dute.
Hogei artisau eta baserritar baino gehiago
Goizeko hamarretan hasiko zabalduko da azoka. Bertan, 20 artisau eta baserrirritarretik gora izango dira produktuak erakutsi eta saltzen. Guztira zazpi txistorra postu jarriko dituzte parte hartuko duten taldeek Herriko Enparantzan, Zumardi Txikian eta Biteri kalean: Koldo Mitxelenak, Oiartzok, Ereintzak, Gaztelanek, Sputnikek,Telleri konpartsak eta Touringek, hain zuzen ere. Horrekin batera, San Tomas Batzordeak kantina jarriko du, azken hori, Zumardian bertan.
Palote izango da protagonista
Urtero moduan animaliak ere izango dira azokan txikienentzako gozagarri, Agirre Lehendakariaren plazan hain zuzen ere. Egitarau zabala, txisulariek, pregoiak, bertsolariek, dultzaineroek, eta mutxiko dantzaldiak osatuko dute. Aurtengo azokan, herri kirolek ere izango dute tartea ta Ernesto Ezpeletak erakustaldia egingo du Zumardian bertan. San Tomasetako protagonistak ezin zuen falta aurtengo azokan. Aurten, Palote izena jarri diote txerriari “batzordekide baten izena jarriko geniola adostu genuen batzordean, egindako lanaren aitortza egin eta esker ona adierazteko, eta horregatik izena”.
Egunean bertan zozkatuko duten saskiaren irabazlea eta salmenta eta txistorra postu ederrena aukeratuta amaituko da San Tomas azoka 19:30ean.