Presoen aldeko elkarretaratzea egin dute eguerdian
Elkarretaratzea egin dute euskal presoen alde
Euskal presoen aldeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Niessen Merkataritza gunean herriko eragileek. “Kaleak bete kartzelak hustutzeko” lelopean 12:00etan hasi da elkarretaratzea. Horrekin batera, esku orriak banatu dituzte herritarren artean, Euskal Presoen alde urtarrilaren 7an arratsaldeko 17:30ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitzeko.