Oiartzungo Udalak baraualdia egin du euskal presoen eskubideen alde
Aste honetan euskal preso politikoen eskubideen alde hasi den ekimenarekin bat egin dute Oiartzungo Udaleko Bilduko zinegotziek. Hori dela eta, atzo baraualdia egin zuten euskal preso politikoen eskubideen alde. Eguerdian, Udaleko langileekin eta zenbait herritarrekin batera, elkarretaratzea egin zuten Doneztebe plazan. Adierazpen instituzionala ere egin zuen udalak: “Une historikoa bizi dugu Euskal Herrian. Azken hamarkadetan bizi izan dugun konfrontazio armatua behin betiko ixteko aukera eta eztabaida demokratikoan oinarritutako eskenatokiaren ateak ari dira irekitzen. Normalizazio politikora bidean eman beharreko urratsetan, besteak beste, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu beharko da. Gernikako Akordioaren hitzetan, ezinbestekoa da euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da eta. Preso politikoen errealitateari konponbidea eman behar zaio eta presoek ere parte izan behar dute. Azken asteetako hitzei eta ekintzei begira jarriz, Madrildik eta Paristik ez da egoera berriaren tamainako urratsik eman. Presoen dispertsioak bere horretan jarraitzen du. Hamarnaka euskal presok, Parot Doktrinaren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute. Gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaxkarretan jarraitzen dute. Udal honek, bizi dugun aukera historiko honen aurrean, Euskal Preso Politikoen eskubideen errespetua eskatzen du. Hala nola, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea eta zigorra beteta dutenak askatzea”. [...]
Aste honetan euskal preso politikoen eskubideen alde hasi den ekimenarekin bat egin dute Oiartzungo Udaleko Bilduko zinegotziek. Hori dela eta, atzo baraualdia egin zuten euskal preso politikoen eskubideen alde.
Eguerdian, Udaleko langileekin eta zenbait herritarrekin batera, elkarretaratzea egin zuten Doneztebe plazan. Adierazpen instituzionala ere egin zuen udalak: “Une historikoa bizi dugu Euskal Herrian. Azken hamarkadetan bizi izan dugun konfrontazio armatua behin betiko ixteko aukera eta eztabaida demokratikoan oinarritutako eskenatokiaren ateak ari dira irekitzen. Normalizazio politikora bidean eman beharreko urratsetan, besteak beste, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu beharko da. Gernikako Akordioaren hitzetan, ezinbestekoa da euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da eta. Preso politikoen errealitateari konponbidea eman behar zaio eta presoek ere parte izan behar dute. Azken asteetako hitzei eta ekintzei begira jarriz, Madrildik eta Paristik ez da egoera berriaren tamainako urratsik eman. Presoen dispertsioak bere horretan jarraitzen du. Hamarnaka euskal presok, Parot Doktrinaren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute. Gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaxkarretan jarraitzen dute. Udal honek, bizi dugun aukera historiko honen aurrean, Euskal Preso Politikoen eskubideen errespetua eskatzen du. Hala nola, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea eta zigorra beteta dutenak askatzea”.
Eragile sindikalek, gazte mugimenduak edota hezkuntzako eragileek egin duten bezala, eragile politikoek ere euren konpromisoa hartu dute. Oiartzungo Udalak urtarrilaren 7an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den Kolosala izango da manifestazioarekin ere bat egin du eta oiartzuarrei deialdi hauekin bat egiteko deia luzatu die.