Mintzalagunak topaketa egiten ari dira Xenpelar Etxean
mintzalagunen topaketa egin dute xenpelar etxean
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen Mintzalagun Egitasmoan parte hartzen duten mintzalagunak eta mintzalaguntzaileak topaketa egiten ari dira Xenpelar Etxean. Orain artekoaren balantzea eta hausnarketa egitearekin batera, ikasturterako asmo berriak finkatzea da topaketaren helburua batetik. Bestetik, “taldeetan banatuta dauden beste mintzalagunak elkar ezagutzeko baliatu nahi izan dugu topaketa hau” Mintzalagun Egitasmoaren arduradun den Josu Arruabarrenak zehaztu duenez. Guztira 70 mintzalagun ari dira ikasturte honetan egitasmoan, eta gaurko topaketan 30ek hartu du parte. Balantzea eta lan ildoak zehaztuta, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute.