Lekurik ez da geratzen 24ko Indoor Zikloa Maratoirako
Belen Sierra Irungo Udal Kirol Patronatoko presidenteak pozik agertu da hilaren 24an Azken Portuko kirodegian egingo den Indoor Zikloa II. Maratoirako leku guztiak bete direlako. 70 lagunentzako tokia zegoen eta dagoeneko eskaintza bete da. Sierrak aza...
Belen Sierra Irungo Udal Kirol Patronatoko presidenteak pozik agertu da hilaren 24an Azken Portuko kirodegian egingo den Indoor Zikloa II. Maratoirako leku guztiak bete direlako. 70 lagunentzako tokia zegoen eta dagoeneko eskaintza bete da. Sierrak azaldu duenez jarraitzaile geroz eta gehiago dituen jarduera da: “Azken urteetan arrakasta gehien izaten ari den jardueretakoa da, bai Azken Portun eta baita Artalekun ere”.
Patronatoko presidentearen esanetan kirol honen zaleentzako egun berezia izango da. “Kirola egingo dute, baina musikaz girotutako festa ere izango da; giro polita sortuko da, garai berezi hauetarako egokia”, gehitu du.
Indoor Zikloa II. Maratoiko partehartzaileek masai baterako bono bat eta toalla bat jasoko dute opari gisa. Parte hartzeko prezioa 16 eurokoa da, bazkide direnentzat eta ez direnentzat.

