Gaztetxea aldarrikatzeko prentsaurreko jendetsua egin dute
Hondarribiko Gazte Asanbladak deituta gaztetxearen aldeko agerraldi jendetsua izan da gaur eguerdian Hondarribiko Zuloaga etxean. Herritar eta gizarte eragile ugari bildu dira bertan gazteei beren babesa agertzeko. Gazte asanbladako bozeramaileek azaldu dutenez, atzo Aitor Kerejeta alkatearekin bildu ziren, gaztetxe baten beharra helarazteko, eta alkateak gazteen proiektua zilegitzat jo duela esan dute. Alkatearekin hitz egindakoa eta Udalak emandako alternatibak aztertzeko prentsaurrekoaren ondoren asanbladan bildu dira, eta aurrerantzean asanblada gehiago deitu eta hausnarketa prozesua zabalduko dutela iragarri dute gazteek. 1000tik gora atxikimendu Aspaldi ari da Hondarribiko Gazte Asanblada gaztetxearen aldeko lanean. Beharren diagnsotiko batetik abiatuta ekin zioten lanari, eta gazte guztien topalekua izango den gaztetxea nahi dute, autogestionatua, eta herriko giroa pizteko giltzari izango dena. Udalari gazteen beharrak eta nahia asetzeko konpromisoa bere egin dezala eskatu diote, eta beren nahiak herrian babesa baduela erakusteko sinadurak biltzen ari dira. Dagoeneko 10ootik gora atxikimendu bildi dituztela esan dute gaurko agerraldian.
Hondarribiko Gazte Asanbladak deituta gaztetxearen aldeko agerraldi jendetsua izan da gaur eguerdian Hondarribiko Zuloaga etxean. Herritar eta gizarte eragile ugari bildu dira bertan gazteei beren babesa agertzeko. Gazte asanbladako bozeramaileek azaldu dutenez, atzo Aitor Kerejeta alkatearekin bildu ziren, gaztetxe baten beharra helarazteko, eta alkateak gazteen proiektua zilegitzat jo duela esan dute. Alkatearekin hitz egindakoa eta Udalak emandako alternatibak aztertzeko prentsaurrekoaren ondoren asanbladan bildu dira, eta aurrerantzean asanblada gehiago deitu eta hausnarketa prozesua zabalduko dutela iragarri dute gazteek.
1000tik gora atxikimendu
Aspaldi ari da Hondarribiko Gazte Asanblada gaztetxearen aldeko lanean. Beharren diagnsotiko batetik abiatuta ekin zioten lanari, eta gazte guztien topalekua izango den gaztetxea nahi dute, autogestionatua, eta herriko giroa pizteko giltzari izango dena. Udalari gazteen beharrak eta nahia asetzeko konpromisoa bere egin dezala eskatu diote, eta beren nahiak herrian babesa baduela erakusteko sinadurak biltzen ari dira. Dagoeneko 10ootik gora atxikimendu bildi dituztela esan dute gaurko agerraldian.