Erreklamazio orriak S@C bulegotik aurkeztu daitezke
Aste honetatik bertatik Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegoan egiten diren zenbait tramite internet bidez egin daitezke, sac.irun.org webgunean. “Pixkanaka zerbitzu elektroniko berriak udal jarduera osora zabaltzeko lanean ari gara, ...
Aste honetatik bertatik Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegoan egiten diren zenbait tramite internet bidez egin daitezke, sac.irun.org webgunean. “Pixkanaka zerbitzu elektroniko berriak udal jarduera osora zabaltzeko lanean ari gara, hiritarrek udalarekin duten harremana erosogoa eta errezagoa izan dadin”, azaldu du Pedro Alegre Gizarte Informazioko ordezkariak.
Hauek dira aste honetan S@C bulego elektronikotik egin daitezkeen tramite berriak: Erreklamazio orrien aurkezpena, elegiteen aurkezpena, eta abian den edozein espedienteri dokumentazio gehitzea.
Edozeinek baliatu ditzake zerbitzu hauek, beti ere ONA txartela, IZENPErean ziurtagiri elektronikoa eta Nortasun Agiri elektronikoa izanik. Informazio gehiago behar duenak HAZ bulegoaren S@C egoitza elektronikoan aurki dezake.