Epaileak preso sartu ditu Mujika eta Oxandabaratz
Aste honetan atxilotu dituzte Donibane Garazin, eta gaur euren askatasuna eskatu eta aterabide demokratikoa aldarrikatzeko manifestatzera deitu du Askatasunak, 15:30ean. Laurence Le Vert epaileak preso sartu ditu Julen Mujika sanjuandarra eta bere ...
Aste honetan atxilotu dituzte Donibane Garazin, eta gaur euren askatasuna eskatu eta aterabide demokratikoa aldarrikatzeko manifestatzera deitu du Askatasunak, 15:30ean.
Laurence Le Vert epaileak preso sartu ditu Julen Mujika sanjuandarra eta bere bikotea, Intza Oxandabaratz. Aste honetan atxilotu dituzte Donibane Garazin, ETArekin zerikusia dutelakoan. Zehazki 2009an aurkitu zuten zulo batekin lotu ditu epaileak. Mujika Fresneseko kartzelan sartu dute preso, eta Oxandabaratz, Osnykoan.
Gaur 15:30ean Nafarroa Behereko hiriburuan manifestatzera deitu du Askatasunak, aterabide demokratikoaren alde eta Mujika eta Oxandabaratzen askatasuna eskatzeko, baita Josu Esparzarena ere.