Bitamine espazioak hainbat artisten lanen salmenta antolatuko du urtarrilaren 2tik 5era
Bitaminek, Olaberria auzoan kokapena duen arte ekoizpen espazioak, arte salmenta bat antolatu du datorren urteko urtarrila hasierarako. Hamasei artistek parte hartuko dute, Bitamine osatzen duten laurek —Beatriz Churruca, Helga Massetani, Miren Gonza...
Bitaminek, Olaberria auzoan kokapena duen arte ekoizpen espazioak, arte salmenta bat antolatu du datorren urteko urtarrila hasierarako. Hamasei artistek parte hartuko dute, Bitamine osatzen duten laurek —Beatriz Churruca, Helga Massetani, Miren Gonzalez Goikoetxea eta Elke Roloff—eta bestek hamabostek. Gainera, beste hiru arte gunek kolaboratuko dute, eta, aurrerago, ibilbide-zirkuitu bat sortuko dute.
Bitaminetik aurreratu dutenez, urtarrilaren 2tik 5era salgai jarriko diren piezak tamaina txikikoak izango dira, publiko guztien aurrekontuari egokitzeko modukoak.